2013/12/19

Zilegi Eskola oporretan izango da urtarrila arte! Urte euskaldun on!

Amaitzear dago 2013. urtea, eta honekin batera, Zilegi Eskolaren lehen hiruhilekoa. Urtarrila arte oporretan izango gara, baina, 2014. urteak saio berriak ekarriko dizkigu, hala nola, txakurren heziketa, Euskal Memoria fundazioa, eskulanak, diaporamak, pasta ekologikoa, naturopatia...

Azken saioen argazkiekin utziko zaituztegu.
Mila esker parte hartzaile eta gai-emaile guztioi, plazer handia izan da! BIBA ZUEK!

ZORIONAK URTE EUSKALDUN ON!!

Astigarragan 

Mikel Legorburu historialaria

Euskal kantagintza berriaren historia

Lur Denok kooperatiba

Andoni Tolosa "Morau"
Hernaniko saio batean



2013/12/12

Lur Denok Kooperatibaren eskutik BARATZE EKOLOGIKOA


Datorren astelehenean Hernanin eta ostegunean Astigarragan LUR DENOK KOOPERATIBAK baratze ekologikoaren inguruko hitzaldia eskainiko digu.

Lur Denok SL ner group barruan agertzen den lehen enpresa-ekimena da.
Euskal Herriko baratzeetan elikagai ekologikoak ekoitzi eta banatzera bideratutako jarduera da.

Helburuak:
-Lanpostuak sortzea
-Utzitako lurrak lantzea
-Elikadura ekologikoan oinarritutako kultura sortzea
-Heziketa eskoletan 


2011ko abenduan sortutako egitasmoa  da, hasieratik 160 pertsonekin eta 21 erakundeekin.
  • Abiarazi nahi dituzte gizarteari irekita dauden nekazaritza ekologiko-proiektuak, betiere produktu ekologikoen ekoizpenerako eta  merkaturatzerako.
  • Sinesten dute gizarte orekatu eta integratzaile baten garapenerako behar den eraginkortasunean  eta eskuzabaltasunean.
  • Ilusioa, parte-hartzea eta bazkide guztien konpromisoa bilatzen dute. Haientzat, kapitala baino ezaguera da garrantzitsuagoa.

HERNANIN: abenduaren 16an, astelehena, arratsaldeko 19:00etan Hernaniko AEK euskaltegian.
ASTIGARRAGAN: abenduaren 19an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan Kultur etxeko areto nagusian.
Saioak dohainik dira!! Animatu!
Izen-ematea: zilesgieskola@aek.org edo 607 59 28 64 (Hernani) 607 61 06 87 (Astigarraga)