2018/06/12

Migrañak eta minak arintzen masaje bidez


Asko eta asko gara noizean behin migrañak pairatzen ditugunak. Zerbikaletako minak ere, maiz izaten dute beste askok.
Mari Artanoren laguntzaz minak arintzeko eta zirkulazioa hobetzeko hainbat masaje mota ikusi eta egiteko aukera izan genuen.
Esterilla gainean jarri, eta buru, esku, oin, bizkar eta hainbat gorputz-ataletan presioa eginez masajeak ematen ikasi genuen.
Erromero alkohola ere egin genuen. Makina bat erabilera ditu: zelulitiaren aurka, zirkulazio aparatua bizkortzeko, azal koipetsu edo dermatitiaren kontra..








2018/05/17

LEKUNGARAI GAZTANDEGIRA BISITA


Asteartean Oiartzungo Lekungarai baserrira bisita egiteko parada izan genuen. Bertan ardi-gazta nola egiten duten erakutsi ziguten, instalazioak ezagutu genituen eta gazta dastatu genuen. Goizpasa ederra egin genuen! Gazta zati bat nahi?



2018/05/10

MIGRAÑAK ETA ZERBIKALETAKO MINAK ARINTZEKO TAILERRA

Gurean izango da berriz ere Mari Artano kiromasajista. Oraingoan, migraña eta zerbikaletako minaz arituko zaigu eta masaje bidez nola arindu dezakegun mina azalduko digu. Horrez gain, masajeak emateko olioa ere egin ahal izango dugu, erromero alkoholarekin egindakoa.

Hernaniko saioak:
Maiatzaren 28an, bi ordutegi aukeran: 09:30-11:30 edo 14:30-16:30

Astigarragako saioak:
Maiatzaren 29an, bi ordutegi aukeran: 09:30-11:30 edo 18:30-20:30

Prezioa: 5€

Izena emateko edo informazio gehiago: zilegieskola@aek.eus edo 663 04 33 14



HORTZETAKO PASTA NATURALA EGITEN...

Ahoaren osasunari buruz aritu zen Mari Artano. Ahoak behar dituen zaintzaren garrantziaz ohartarazi gintuen eta ondoren osagai naturalak erabiliz, hortzetako pasta egiten ikasi genuen. Itsasoko ura, buztina, propoleoa, ikatz begetala... denak osagai naturalak. Ederki pasa genuen!

























TXUKUNTZEN IBILI GINEN AEKn


Maitane Ormazabal Larzabalek Txukuntzen espazio antolatzaile enpresa du eta Hernaniko eta Astigarragako AEKn bisitan izan genuen bere enpresa eta lanari buruz aritzeko.
Ordenaren oinarrizko printzipioen berri eman zigun eta etxean beharrezkoa dena gordetzeko soilik aholkatu zigun. Armairuen antolaketaz ere aritu ginen eta hainbat tolestaketa mota ikusi eta ikasi izan ahal genituen. Pertxen benetako funtzioa zein zen ikusi genuen eta bizimodu egoki, eroso eta batez ere praktikoa eramateko aholku eta trikimailuak jaso genituen.
Plazer handia, Maitane. Mila esker!!