2011/12/20

Informatika Hitzaldiak






Interneten hamaika zerbitzu daude pertsonen arteko sareak sortu eta harremanak estutzeko. Horien artean: Facebook, Tuenti, Fotolog, Twiter, Ning, MySpace, Zugaz.com, Elgg, laconi.ca, euskaltube.com, zabaldu.com eta beste hainbat. Komunikaziorako sare bikainak dira, informazioaren joan-etorri zuzena ahalbidetzen dutenak: Edozein artxibo, dokumentu konpartitzen uzten dutenak, audioa, bideoa.... Baina arriskutsuak ere badira. Bideo, argazki eta audio-grabazioak sarean guztion eskura jartzeak ezuste asko eragiten ditu, eta ondorioak gero eta larriagoak dira.


Zer egin dezakegu, baina, Interneten arriskuei aurre egiteko?

2011/12/15

Erleek ez dute monarkia maite



Datorren astelehenean, abenduak 19, Pello Zubiriak erleen inguruko hitzaldia emango du Hernaniko Biteri Kultur Etxean arratsaldeko 19:00etan.
Ikusgai dituzuen irudiak abenduaren 12ko hitzaldikoak dira.
Parte hartzeko interesik baduzu: 607 59 28 64 edo zilegieskola@aek.org

Elektrizitatea: nola moldatu etxean?





Hilabete honetan Jon Lizarragak etxeko elektrizitatearen inguruan aholkuak eman dizkigu. Oso saio interesgarria izan zen. Etxeko fakturak, kontadoreak, elektrotresnak... behar dugunaren arabera, zein den egokiena azaldu zigun.

2011/12/12

Erleek ez dute monarkia maite


Erleek ez dute monarkia maite



Kaixo Zilegikide:

Gaur goizean Pello Zubiriak erleen inguruan hitz egin digu. Oso interesgarria izan da, hemen dituzue argazki batzuk.
Gogoratu oraindik ere saioan parte hartzeko aukera egongo dela datorren astelehenean arratsaldeko 19:00etan hernaniko Biteri Kultur Etxean. Animatu!!

2011/12/06

Eskulanak: argazkiz egindako kubo magikoa



Abenduaren 12an, 14an eta 19an, eguerdiko 14:30ean argazkiz egindako kubo magikoa egiten irakatsiko digu Amaia Lasuenek. Biteri Kultur Etxean izango da eta parte hartzeko asmorik baduzu, izena eman ezazu 607 59 28 64 telefonoan edo zilegieskola@aek.org helbidean. Prezioa 15€.

Zilegi Eskola berria: Apikultura



Datorren astelehenean, abenduak 12, goizeko 9:00etan erleen biologiari buruzko hitzaldia emango digu Pello Zubiriak Hernaniko AEK euskaltegian.
Apikultura, apiterapia, erleen dantza, erleen biologia...
Hitzaldian parte hartu nahi baduzu, deitu 607 59 28 64 telefonora edo emaila bidali zilegieskola@aek.org helbidera. Animatu!!