2012/12/17

Keinu bidezko komunikazioa haurrekin





Mirari Marfagonek haurrekin keinuen bidez komunikatzeko sistema erakutsi zigun. Keinu bidezko haurrentzako hizkuntzak, zubi lana egiten du haurra jaiotzen denetik hitz egiten ikasten duen arte. Gurasoek hitz erabilienen keinuak ikasten dituzte, eta hitza esaten duten bakoitzean keinuarekin errefortzu bat ematen zaio umeari. Horrela haurrakk ere ikasten ditu, eta gurasoekin komunikatzen hasten da.

Internet ere erabili dezakegu oraindik ikasi ez ditugun hitzen keinua ikasteko.  Berez ez da hizkuntza oso bat, urte gutxi batzuetan erabiliko dugun metodo bat baino.

Etorri ziren ikasle zein herritarrak oso balorazio positiboa egin zuten. Batzuk haurrekin etorri ziren eta jada praktikan jartzen ari direla aipatu zioten gai-emaileari bigarren saioan.

Honi buruz gehiago jakin nahi baduzu:

gipuzkoakeinuka.blogspot.com

2012/12/11

Hernanin Denboraren Bankua


Hernaniko AEKn Denboraren Bankuari buruz aritu ginen hizketan. Gai-emaileak azaldu zigun bezala, denbora bankuen helburu nagusia da gizakiengan harreman solidarioak sustatzea eta bultzatzea.

Elkartruke hauek auzoetan modu antolatu gabean ematen dira, kontua da era antolatua, erabilgarria eta eskuragarri egitea. Pertsona bakoitzaren denborarako eta trebetasunerako espazio antolatua sortzea da helburu.
Kide guztien artean denbora era berdinean banatzea, non elkartrukatzen diren ekintzak ezin diren inola ere izan lan ezkutuak, ordainduak edo merkeak. Garrantzitsua da aipatzea, elkartrukearen balio sinbolikoa DENBORA dela, hain zuen ere, ordua.

Oso interesgarria iruditu zitzaigun!
 

2012/11/28

Zilegi Eskola Astigarragan: Haurrak keinuka


Abenduaren 4an eta 11n Mirari Marfagonek ikastaroa eskainiko digu. Hitz egiten hasi ez diren haurrekin keinu bidezko komunikazioa lantzen erakutsiko digu. Horretarako Babysign edo Cincodeditos sistema azalduko digu.

Ordua: 16:00-17:30
Lekua: Astigarragako kultur etxea
Prezioa: 10€


Parte hartzeko interesa duzuenok 607 59 28 64 telefonora deitu edo zilegieskola@aek.org helbidean zuen datuak eman. Animatu!!




Zilegi Eskola Hernanin eta Astigarragan: Berrerabilpen zentroa eta denbora bankua

Kaixo Zilegikide:

Datorren abenduaren 4an eta 11n Zilegi Eskola berria eskainiko dugu Hernaniko Biteri kultur etxean.
Abenduaren 5ean eta 12an
Goizean: 9:30-11:30
edo
Arratsaldean: 19:00-21:00

Astigarragan ere saioa eskainiko dugu eta abenduaren 5ean eta 12an izango da.
Goizean: 9:30-11:30 Astigarragako kultur etxean
edo
Arratsaldean 19:00-21:00 Ikatza tabernan

Aikari Lizasok Hernanin ireki duten Berrerabilpen zentroari buruz hitz egingo digu eta bertan prestatzen ari diren Denbora Bankua egitasmoa aurkeztuko digu.


Saioa dohainik da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, zilegieskola@aek.org helbidera idatzi edo 607 59 28 64 telefonora deitu.

Animatu!! 

2012/11/21

Ardo dastaketa Hernanin

Hernanin ardoa dastatzen ikasi genuen. Mikel Salbadorrek ardo bakoitzaren ezaugarrien berri eman zuen eta ardo ezberdinen propietateak ikusi genituen. Ardoari buruzko hiztegia ere landu genuen, eta Irekia, gozoa, alaia, almendratua, mingotsa, urtabea, urtetsua, erasoa, belusatua, karamelizatua... hitzek zer esan nahi duten ikasi genuen besteak beste.  
Oso interesgarria izan zen eta ikasle zein herritarrek oso gustura hartu zuten parte.



2012/11/19

Berrerabilpen zentroa eta Denboraren Bankua

Diruaren gizartean bizi gara, denak du bere prezioa. Denboraren bankua joera hau aldatzera dator. Ez da dirurik behar besteek emandako zerbitzuak ordaintzeko. Gogoa aski da.

* Astigarragan,  abenduak 5 eta 12an etortzeko aukera izango duzu. Ordutegia: 9:30-11:30 edo 19:00-21:00

* Hernanin, abenduak 4 eta 11n 9:30-11:30 edo 19:00-21:00 Biterin.

Izen-ematea:
607 610 687 / 607 592 864
zilegieskola@aek.org


Keinu bidezko komunikazioa haurrekin

Haurrek hitz egiten ikasi arte, gurasoekin komunikazioan zubi lana egiteko metodologia batez mintzo gara, orain gutxi gurera heldu dena. Keinu hizkuntza berria irakasten, besteak beste. Zilegi honetan dituen onurak azaldu dizkigute.

Astigarragan, abenduak 4 eta 11n izango da 16:00tik 17:30ra Kultur Etxean.
Hernanin, abenduak 10 eta 17an, 14:30tik 16:00ra Biterin.

Izen-ematea:
607 610 687 / 607 592 864
zilegieskola@aek.org

2012/11/14

Datorren astean...

Adi! Azaroak 19an 19:00tan Hernaniko Biteri Kultur Etxean ardo dastaketa egingo dugu.
Interesatzen bazaizu, jarri zaitez gurekin kontaktuan!

607 592 864 / zilegieskola@aek.org

2012/11/13

Izan zaitez DJ Hernanin



Paket Flat kolektiboak eman zuen saioa eta musika elektronikoa nola egiten den
ikasi genuen ordenagailuaren bidez. Ikasle zein herritarrak oso
gustura ibili ziren eta hurrengo saioan, asteazkenean, beste autore
batzuek sortutako musika "pintxatzen" ikusiko dugu.

2012/11/12

IZAN ZAITEZ DJ!!

Gaur, azaroak 12, eta asteazkenean, azaroak 14 Hernaniko AEK euskaltegian, IZAN ZAITEZ DJ!! saioa izango dugu Paket Flat kolektiboaren eskutik. Musika elektronikoa nola egiten den erakutsiko digute eta ordenagailuarekin praktikatzeko aukera izango dugu.
Saioa arratsaldeko 19:00etan izango da eta prezioa 10€.
Izena emateko: 607 59 28 64 edo zilegieskola@aek.org
Animatu!!

2012/11/07

ARDO DASTAKETA ASTIGARRAGAN

Hernanin izandako ikastaroaren ondoren, ardo dastaketa eskola Astigarragatik pasako da datorren azaroaren 13an goizeko 09:30ean Astigarragako AEKn.
Mikel Salbador gai-emaileak ardoa nola dastatu behar dugun erakutsiko digu ardo ezberdinen propietateak ikusiz eta dastatuz.
Saioa doakoa da eta bertan parte hartzeko interesa besterik ez duzu behar.
Izena emateko edo informazio gehiagorako: 607 59 28 64 edo zilegieskola@aek.org
Animatu!!


2012/11/06

ARDO DASTAKETA BITERIN

Gaur goizean Mikel Salbadorrek ardoa nola dastatzen den erakutsi digu Hernaniko Biteri kultur etxean.
Ardo dastaketa egiteko faseak ikusi ditugu (ikusmen, usaimen eta dastamen faseak)eta hauei buruzko hainbat irizpide eman dizkigu.
3 ardo mota probatu dugu eta bakoitzaren ezaugarriak ezagutu ditugu.

Hernaniko herritarrak, Aek-ko hainbat ikaslekin elkartu dira eta giro ezinhobean aritu dira.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi!!

Gogoratu, oraindik ere parte hartzeko aukera badagoela: azaroaren 19an, arratsaldeko 19:00etan Hernaniko kultur etxean.

Izen-ematea: zilegieskola@aek.org edo 607 59 28 64

2012/11/05

IZAN ZAITEZ DJ!!

Kaixo Zilegikide:

Datorren astelehenean eta asteazkenean, azaroak 12 eta 14, musika elektronikoa egiten ikasiko dugu. Saio praktikoak izango dira eta ordenagailuarekin. DJak musikarekin jolasten. Izan zaitez DJ!!

Azaroak 12 eta 14, arratsaldeko 19:00etan Hernaniko AEK euskaltegian.
Prezioa: 10€
Izen-ematea: 607 59 28 64 edo zilegieskola@aek.org

Animatu!!

2012/10/23

ARDO DASTAKETA

Kaixo Zilegikide!

Udako atsedenaldiaren ondoren, Zilegi Eskola berriro abian da. Eta 2012-2013 ikasturteari hasiera emateko, Hernanin eta Astigarragan egingo dugun lehen saioan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

ARDO DASTAKETA
Mikel Salbador gai-emailearen eskutik ardo dastaketa nola egiten den ikasiko dugu, ardoaz gozatuz.
Saio hau dohainik izango da eta hauek dira datak eta lekuak:

Astigarragan, azaroaren 13an goizeko 9:30etik 11:30era edo azaroaren 26an arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara.

Hernanin, azaroaren 6an goizeko 9:15etatik 11:15etara edo azaroaren 19an arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara Biteri kultur etxean.

Izena-ematea: zilegieskola@aek.org edo 607 59 28 64 / 607 61 06 87

Animatu!

2012/07/13

Datorren ikasturtera arte!

2012 ikasturtean Hernani eta Astigarragan 15 Zilegi Eskola eskaini ditugu eta 2013 ikasturterako lanean ari gara dagoeneko. Datorren ikasturtean Hernanin eta Astigarragan saioak egiten jarraitzeaz gain Urnietara ere zabaltzea gustatuko litzaiguke . Honakoak dira aurreikusi daitezkeen saio berri batzuk: argazkigintza, berrerabilpen zentroa eta denbora bankua, ariketa hipopresiboa eta lur-pelbikoa...

Datorren ikasturtera arte agurtu aurretik eskerrak eman nahi dizkiegu egitasmoan parte hartu duten ikasle, herritar eta gai-emaile guztiei eta datorren ikasturtean ere parte hartzera gonbidatzen ditugu. Bitartean inork egitasmoaren berri zehatzagoa nahiko balu, gure blogean sartu edo zilegieskola@aek.org helbidera jo dezake.

Mila esker eta ondo izan!

2012/06/13

Tupper Sexa Hernanin





Astelehenean, Hernaniko AEKn, Tupper Sex bilera izan genuen "La maleta roja"-ren eskutik.
Bizitza sexuala estimulatzeko jostailu eta kosmetiko erotikoen aurkezpena izan genuen modu dibertigarri eta atseginean. Egun "berezi eta sexuala" igarotzeko behar diren aholku, kosmetika eta jostailuen aurkezpena eta hauen erabilera ikusi genuen. Primeran pasatu genuen!!

Sexualitatea, tantra eta meditazioa



Ekainaren 11n, Hernaniko Biteri kultur etxean, Elizabeth Olaskoaga sexologoak sexualitatea, tantra eta meditazioaren inguruko hiltzaldia eskaini zigun.
Bertan, parte hartzaile guztiok, meditazioa egiteaz gain, txakren kokapena eta hauen funtzioaz argibideak ematen aritu zen.
Bukaeran, ikusitako teoria praktikan nola jarri beharko genukeen eta zailtasunak zein diren hizpide hartuta aritu ginen solasean.

2012/06/11

Automakillajea Astigarragan



Ekainaren 5ean, 12an eta 19an, Mariana Benitezek makillaje ikastaroa eskainiko digu Astigarragako kultur etxean. Argazki hauek lehen saiokoak dira.
Noreberaren aurpegiaren ezaugarriak kontuan hartuz, gai-emaileak zein makillaje mota datorkigun hoberen azalduko digu. Horrez gain, egunean zehar edo gauean erabili behar dugun makillajea zein den azaldu digu.
Oso saio dinamikoak dira eta lehen saioan aholku baliagarri asko izan dugu.

2012/06/07

TupperSex





Zilegi eskola berritzaile eta berezi bat izan dugu Hernanialdeko AEK euskaltegian 'La maleta roja'ren eskutik. TupperSex delako saio bat egin dugu, hain zuzen ere. Askotan, tabu moduan tratatzen dugun gaia izaten ohi da, baina azken finean guztiok dakigun zerbait da! Mundu erotikoari buruz asko ikasi dugu: Jostailu erotikoak, olio bereziak, kosmetika erotikoa, eta orokorrean, giro erotikorako produktuak nolakoak eta zertarako diren azaldu digute.

Euskal Memoria

Gure historia guk geuk kontatuta memoria historikoa berreskuratzeko asmoz, Frankismoari buruz aritu gara Zilegi Eskola honetan.




Gogoratu Ekainaren 12an, Astigarragako Ikatza tabernan 19:00-21:00 izango dugula Zilegi hau.
Interesatzen bazaizu deitu 607592864ra edo astigarraga@aek.org-ra idatzi.

Automakilajea




Makilatzen ikasi dugu eta aurpegirako hobeto datorkiguna zer den ere. Norberaren ezaugarriak kontuan hartuta, guretzat makillajerik egokiena zein den... Urtero arrakasta izugarria duen zilegia da hau, herritarrek eta ikasleek eskatuta errepikatu izan dugu!

2012/05/29

Ekainean izango ditugun Zilegiak

HERNANI:

-TupperSex: ekainak 11, 14:30ean eta ekainak 18, 19:00tan Hernaniko AEK euskaltegian.
Prezioa: 5€

ASTIGARRAGA

-TupperSex: ekainak 6, 19:00tan Kultur Etxean.
Prezioa: 5€
-Bizi-Kalitatea hobetzeko aholkuak: ekainak 12, 9:30-11:30 Kultur Etxean.
Prezioa: 5€
-Automakillajea: ekainak 5, 12 eta 19an, 14:30-16:30 Kultur Etxean.
Prezioa: 15€

2012/05/24

Mintzamena lantzeko barnetegi berezia

NON: Foruko Barnetegian.
MAILAK: 1. 2. eta 3. maila.
IRAUPENA: bi aste.
NOIZ HASI: ekainaren 4an.
NOIZ AMAITU: ekainaren 15ean.

MATRIKULA PREZIOA:

AEKn matrikulatuta dauden ikasleak 320 €
AEKn matrikulatuta ez dauden pertsonak 370 €


IZENA EMATEA:
Ekainaren 1a arte Gernikako AEKn

Postura egokiak eta arnasketak






Atzoko Zilegi Eskolan, ikasleek gorputz postura egokiak eta desegokiak aztertu zituzten; Nola eseri behar garen, motxilak eta pisuak nola eraman, lo egiteko posturarik egokiena eta makurtzeko modurik aproposena landu zuten.

Horretaz aparte arnasketari buruz hitz egin zuten:
Arnasketa, sudurretik egin behar dela aipatu zien Amaiak, ez ahotik. Sudurraren zeregina berebizikoa da: airea garbitu, berotu eta behe-arnasketa bideetara igarotzeko egokitzen du. Arnasketa mota ezberdinak aipatu zizkien ere: Goi-arnasketa edo lepauztai-mailakoa, arnasketa ertain edo saihets-artekoa, behe-arnasketa edo abdominala eta arnasketa osoa. Arnasketa egokia eginez gero, okerreko ohiturak zuzendu ditzakegu. Hasieran, egunean hainbat aldiz praktika dezakegu, ohitzen joateko: etxean lanean, oinez goazela... noiznahi egin dezakegu edo. Badira arnaste-ariketa ugari: den-denak lasaitzen laguntzen dutenak eta insomnioari aurre egiteko ere baliatzen direnak, oheratu aurretik praktikatuz gero. Tentsioak eta estresak erasotzen digutenean ere biziki eraginak direla frogatzen dute, efektu lasaigarria eragiten digutelako.

2012/05/23

Lehen Sorospenak





Aste honetan, Lehen Sorospenak Zilegiari jarraipena eman diogu Hernanialdeko AEKn.

Saio honetan, aurrekoan ikasitakoaren errepaso bat egin dugu eta gauza berriak ere ikasi ditugu; Shok ezberdinak nola tratatu (hipobolemikoa, kardiogenikoa, neurologikoa...), odol jarioak daudenean zer egin...

Erredura maila ezberdinak ere ikusi ditugu eta kasu bakoitzean zer gerta daitekeen azaldu digu gai emaileak: "1. mailako erredura" dugula esaten digutenean, epidermisa erre zaigula esan nahi du (eguzkiak sortutako erredura adibidez). 2. mailakoan dermisa ere erretzen da eta baba aterako zaigu (olio beroarekin sortu daitekeena adibidez) eta 3. mailakoan, hipodermisa erre egiten da eta nerbioak ere, azala belztu egiten da.... Beraz, nahiz eta 3. mailakoa erredurarik larriena izan, minik ez digu emango nerbioak erreta baitaude.

Ikasle eta dinamizatzaile guztiak oso gustura sentitu ginen eta orain badakigu istripu bat gertatuz gero nola erreakzionatu behar dugun!

2012/05/17

Euskal memoria Hernanin

"EUSKAL MEMORIA: FRANKISMOA EUSKAL HERRIAN": Gure historia guk geuk kontatuta memoria historikoa berreskuratzeko asmoz, Frankismoari buruz arituko gara Zilegi Eskola honetan.

Maiatzak 28, astelehena, 19:00tan Hernaniko Aekn izango da.
Maiatzak 30, asteazkena, 9:30tan Hernaniko Biteri Kultur etxean.

Interesatzen bazaizu, jarri zaitez gurekin kontaktuan.

2012/05/15

Mintza Eguna Santurtzin

Aurtengo Mintza Eguna Santurtzin izango da, ekainaren 2an. Egitaraua: itzela, eta azpimarratzekoa: Gurasolaguni indarra eman nahian, umeak bereziki kontuan hartu dira egitaraua diseinatzerakoan. 500 bazkari txartel jarriko dira salgai. Helduak 20€ eta umeak 10€. Maiatzaren 23an beranduenez jakin behar dugu zenbat joango zareten. Menua: Oilasko paella,Txahal –masailak txanpiñoi eta patatak parisko erara , postrea, kafea + Erromeria. Menuak zeliako eta barazkijaleentzat.(aurretik eskatu behar da)-(haurra edo heldua den argi adierazi).

2012/05/14

Datozen Zilegiak

Datozen Zilegiak: -Bihar, maiatzak 15, 9:00-11:00 1. Sorospenak Hernaniko Biteri Kultur Etxean. -Maiatzak 16, 9:30-11:30 Euskal memoria Hernaniko Biteri Kultur Etxean. Animatu eta parte hartu!!

Lehen Sorospenak Hernanialdeko AEKn

Aste honetan, Lehen Sorospenei buruz aritu gara Hernanialdeko AEKn. Hasteko, ikasle bakoitzak bizi izan dituen istrupuei buruz hitz egin du, gure gai emaileak arretaz entzun ditu eta horrelako kasuetan zer egin dezakegun azaldu digu. Ondoren, bizi konstanteei buruz aritu gara; konortea, arnasketa eta pultsua. Pertsona bat istripu baten ondoren ondo dagoen jakiteko, arnasa ikusi, sentitu eta entzun behar dela azaldu digu.Zirkulazio-sistemaren funtzioari buruz ere hitz egin dugu. Hasteko, zirkulazio-sisteman inmunitate zelulak dauzkagula aipatu du: hormonak. Zentzu horretan, zirkulazioak babes-funtzio bat dauka. Termoerregulazioa, zirkulazio-sistemak duen beste funtzioetariko bat da; gure gorputzeko tenperatura mantentzen laguntzen digu alegia. Azkenik, oxigenoa zeluletara eramaten du. Hezurdura eta gihar-sistemarekin ere zerikusia duten puntu batzuk aipatu ditu: Hezurren funtzioa gorputza eustea dela, mugimendua gure giharrek egiten dutela tendoien bidez, odolean dauzkagun zelulak hezur-muinean sortzen direla, hezurren beste funtzio garrantzitsu bat kaltzioa gordetzea dela... Emakumeek, adibidez, menopausian kaltzioa galtzen dute eta hezurrak ahuldu egiten dira. Istripua izan duena sorosteko momentuan kontutan izan beharreko balorazio irizpideak azaldu dizkigu. Lehenik eta behin, 1. mailako balorazio bat egin beharko genuke; konortea duen begiratu, arnasketa baduen ikusi eta pultsua hartu. Konortea ez badu eta arnasketa aseguratu nahi badugu Segurtasun Alboko Posizioa (S.A.P.) nolakoa den azaldu digu. B.A.S. hizkiak ere kontutan hartzea garrantzitsua da: Babestu, Abisatu eta Sorostu. Hemlich teknika praktikatu behar badugu, modu egokian praktikatzen erakutsi digu eta azkenik Bihotz Biriketako Berpiztea (B.B.B.)modu egokian egiten erakutsi digu.






Parte hartu duten ikasleek eta herritarrek eskatuta, datorren astean aste honetan egindakoaren jarraipena egingo dugu! Beraz, interesgarria iruditu bazaizu, jarri zaitez gurekin kontaktuan.

2012/05/08

LEHEN SOROSPENAK

"Lehen sorospenak" Zilegi Eskoletako data zehatzak: -Maiatzak 14, 9:30-11:30 Astigarragako Kultur Etxean -Maiatzak 15, 9:00-11:00 Hernaniko Biteri Kultur Etxean Interesatzen bazaizu jarri zaitez gurekin kontaktuan: 607592864 edo hernani@aek.org / 607610687 edo astigarraga@aek.org