2014/12/18

ZerB garagardoa

Aste honetan, Nerea Makazaga Hernanin eta Astigarragan egon da ZerB garagardoaren aurkezpena egiten eta bidez batez, Euskal Herriko garagardoaren ibilbideaz aritu zen. Giro atsegina sortu zen eta dastaketa egiteko aukera izan genuen. Mila esker!!


Hernaniko saioa

Nerea Makazaga

ZerB garagardo euskalduna

2014/12/04

ZerB-ko kidea den Nerea Makazagak ETBko AIREAN saioan egin zuen azalpena

GARAGARDOA HIZPIDE

 Garagardoa hizpide izango dugu abenduaren 15ean Hernanin eta 16an Astigarragan. Euskal Aparra enpresak ZerB garagardoa sortu zuen eta euren garagardoaz arituko dira eta Euskal Herriko garagardoaren panoramaz hitz egingo digute. Nerea Makazaga izango dugu gai-emaile.
Zerb garagardoa ere dastatzeko aukera izango dugu.
Animatu, doan da eta!

Hernanin: abenduaren 15ean 18:30ean Hernaniko AEKn
Astigarragan: abenduaren 16an 18:30ean Astigarragako AEKn (lokal berrian)

Izena emateko edo informazio gehiago:
zilegieskola@aek.org edo 607 59 28 64 






2014/12/02

Pasta ekologikoa egiten ikasi genuen!!!

Izaskun eta Ainara, Txaramela elkarteko kideei esker pasta ekologikoa egiten ikasi genuen. Espageti eta rabioliak hain zuzen ere, eta etxera eramateko aukera ere eman ziguten. Giro ederra izan genuen bai Hernanin bai Astigarragan. On egin!




Astigarragan 


Espagetiak egiten

Rabioliak

2014/11/13

PASTA EKOLOGIKOA EGIN, ETA DASTATU NAHI??

Adi, Zilegikide!

Zilegi Eskolak 2014-2015 ikasturteari hasiera eman nahi dio eta Pasta ekologikoa egiteko ikastaroaren bidez izango da.

 Izaskun Urbaneta Ocejo eta Ainara Baguer Gónzalez, Txaramela elkarteko kideek pasta ehotzen eta ekoizten dute gertuko produktuekin eta modu jasangarrian, betiere, elikadura subiranotasunaren irizpideei jarraituz.

Barazki, fruta eta belar aromatikoekin egin ohi dute pasta:  erremolatxa, kalabazina, azenarioa, espinakak, albahaka eta sagarra, besteak beste.
Inoiz, barazkien ordez, aske dabiltzan oiloen arrautzak ere erabili izan dituzte.

Pasta egiten ikasi nahi baduzu, edota ortu agroekologikoei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, zatoz!

Datak eta orduak:

Hernaniko AEKn:

Azaroaren 24an, astelehena, hiru ordutegi dituzu aukeran:

09:15-11:15           14:30-16:30             18:30-20:30

Astigarragako AEKn:

Azaroaren 25ean, asteartea, goizez izango da saioa

09:30-11:30

Izena emateko edota informazioa jasotzeko:
zilegieskola@aek.org edo 607 59 28 64




2014/10/07

Abian da 2014-2015 ikasturtea!!

Kaixo, Zilegikide!

Zilegi Eskolak 2014-2015 ikasturteari hasiera emango dio!!
Datozen hilabeteotako plangintza prestatzen ari gara, horretarako, zure laguntza ezinbestekoa dugu!

Zer dakizu egiten?
Zer egin nahi duzu?

Gurekin harremanetan jartzeko bideak: zilegieskola@aek.org
607 59 28 64 (Hernani) 607 61 06 87 (Astigarraga)



2014/06/04

BIZIKLETA KONPONTZEKO IKASTAROA HERNANIN

Aurreko astelehenean hasi eta datorren astelehenean bukatuko den saio honetan, Patxi Minerrek gure bizikleta punttu-punttuan jartzeko aholkuak eman eta hainbat trikimailu erakutsi zizkigun.
Primeran pasa genuen!!





2014/05/13

Maiatzaren 19tik 22ra Txakolin astea Zilegi Eskolan

Maiatzaren 19tik hasita, Hernani eta Astigarragan Txakolin dastaketa ikastaroa izango dugu Mikel Salbador "Saltzoren" eskutik.
Txakolinaren ezaugarriak ikusi eta hainbat txakolin dastatzeko aukera izango dugu Hernaniko eta Astigarragako euskaltegietan.

Hona hemen datak:
Maiatzaren 19an, goizeko 09:30ean Hernaniko AEKn
Maiatzaren 20an, goizeko 09:30ean Astigarragako kultur etxean
Maiatzaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan Hernaniko AEKn
Maiatzaren 22an, arratsaldeko 19:00etan Astigarragako kultur etxean

Prezioa: 5€

Izen-ematea: zilegieskola@aek.org edo 607 59 28 64 (Hernani)
607 61 06 87 (Astigarraga)



2014/05/06

MAIATZEKO EKINTZAK (HERNANI ETA ASTIGARRAGA)


Maiatza ekintzaz josita dator, adi!

Maiatzaren 5ean, arratsaldeko 19:00etan, Manu Marañonek "Jendaurrean hitz egin. Traketsetik abilera" liburua aurkeztuko digu Biteri kultur etxean.
Gaur egungo gizartean hain garrantzitsua den jendaurrean hitz egiteko trebetasuna nola lortu?

Mikel Salbador "Saltzo" gurean izango da berriz ere, baina oraingoan ardoa alde batera utzi eta Txakolina dastatzera gonbidatuko gaitu, bai Hernanin bai Astigarragan. Txakolinaren ezaugarriak ezagutu eta hainbat txakolin dastatzeko aukera izango dugu.

HERNANIN:
Maiatzaren 19an goizeko 09:30ean AEK euskaltegian
Maiatzaren 21ean arratsaldeko 19:00etan AEK euskaltegian

ASTIGARRAGAN:
Maiatzaren 20an goizeko 09:30ean kultur etxean
Maiatzaren 22an arratsaldeko 19:00etan kultur etxean

Prezioa 5€

Maiatzaren 26an Raul Perez AEKidea Hernaniko Peña Otaño elkartean izango da Jaques Anquetil txirrindulari frantziarrari buruz idatzi duen biografia aurkezteko. Hitzaordua arratsaldeko 19:00etan.

Bitxigorria boutique erotikoaren eskutik Sexualitate tailerra izango dugu Astigarragan. Data zehazteke dago.

Informazio gehiago edo izena emateko:
zilegieskola@aek.org edo 607 59 28 64 (Hernani) 607 61 06 87 (Astigarraga)

2014/04/03

PERMAKULTURA ASTIGARRAGAN

Maiatzaren 8an, goizeko 09:30an, Victor Barahona ingeniari eta permakulturazalea Nekazaritza iraunkorrari buruz arituko da Astigarragako kultur etxean.
Naturarekin modu harmonikoan lan egiteko moduak eta "baserriko hardware irekia" esperimentatzen ditu Barahonak.
Permakultura zer den jakin nahi baduzu, edo honezkero zer den badakizu eta informazio gehiago behar izanez gero, animatu gurekin parte hartzera.

Informazio gehiago link honetan:
http://paperekoa.berria.info/agenda/2014-02-11/027/001/permakulturak_zabaltzeko_arazo_handiak_ditu_hippy_asko_erakartzen_dituelako.htm

2014/03/25

HARREMONAK ETA TRATU ONEN ESKOLA

Adi, Zilegikide!!

Bihar eta datorren astelehenean, hilak 26 eta 31, ArrEManitz Kooperatibak Harremonak eta Tratu onen eskola saioa eskainiko digu, arratsaldeko 19:00etan Hernaniko AEK euskaltegian.
Tratu onak eta sexu aniztasuna sustatzea du helburu. Nork bere burua onartzen eta maitatzen laguntzea da muina, horrela izango baitugu pertsona zein harreman osasuntsu eta gustagarriak.

Animatu!! Doan da!

Izen-ematea: zilegieskola@aek.org edo 607 59 28 64



2014/02/27

MARTXOAN, KUTSADURA ELEKTROMAGNETIKOARI BURUZKO SAIOA HERNANIN


Adi, Zilegikide!

Martxoaren 19an, arratsaldeko 19:00etan KUTSADURA ELEKTROMAGNETIKOAREN inguruan mintzatuko gara Biteri kultur etxean.

Kutsadura elektromagnetikoa oso azkar ari da hedatzen antena berrien eraginez, izan ere, antenek gero eta indar handiagoa dute.
Badira bestelako jaulkipen iturriak ere (WIFI, WIMAXC...) inolako neurririk gabe hedatzen ari direnak. Hori dela eta, herritarrok gaiaren inguruan ditugun zalantzak argitzeko aukera eskainiko digu J.M. Rivadeneyrak.

Wimaxek, wifi sareek, bluetoothak, radarrek, telefonia antenek, V lan sareek... zein eragin dute gure osasunean?
Nola identifikatzen ditugu emisio hauek gure gorputzean?
Zeri erreparatu behar diogu kutsatuta ote gauden jakiteko?
Zeintzuk dira kutsadura mota honen ondorioak?
Kutsadura mota hau, zein beste kutsadura sistemarekin alderatu daiteke?
Hernanin ba al da arriskurik?

Galdera hauen guztien erantzunak eta bertan planteatu daitezkeenenak ere, martxoaren 19an, arratsaldeko 19:00etan Biteri kultur etxean, animatu!

Izen-ematea: zilegieskola@aek.org edo 607 59 28 64




EUSKAL MEMORIA FUNDAZIOAREN ESKUTIK, EUSKARAREN KATE HAUTSIAK LIBURUAREN AURKEZPENA

Euskal Memoria Fundazioaren kide den Arantxa Eratsunek Euskararen kate hautsiak liburuaren aurkezpena egin zigun Hernanin goizean.
Euskararen oroimen historikoa bildu eta zabaltzeko, euskarak jasan duen zapalkuntza, herritarren lekukotasuna zein euskalgintzaren loratzea jasotzen du liburuak.

Arratsaldean, berriz, Dabid Anaut izan genuen gurean. Anautek liburua idatzi du eta bere esperientzia eta bizipenak kontatu zizkigun.
Saio jendetsua eta benetan interesgarria.


Arantxa Eratsun

Dabid Anaut, liburuaren egilea

Arratsaldeko taldea

2014/02/11

OTSAILEAN BARREZ LEHERTZEN!

Otsailarekin batera hasi gara Hernanin barrez lehertzen Maialen Viaña Zabaleta psikologoaren eskutik. Izan ere, Hernanira gerturatu da Barreterapia ikastaroa ematera.
Barrea ez ezik, konfiantza eta lotsa kentzeko ariketak ere erakutsi dizkigu.
Primeran ari gara!
Martxoan, Astigarragan izango da, animatu!



KRISTALOTERAPIA ASTIGARRAGA ETA HERNANIN

Enara Goikoetxeak Kristaloterapiaren inguruko saioa eskaini zigun Astigarragan eta Hernanin.
Hainbat harri ezagutu genituen eta gizakiarengan sortzen duten bibrazio eta efektuak zeintzuk ziren ikusi genuen.
Txakren sistemak ikasi eta harriek hauengan duten efektua eta osagai energetikoak sentitu genituen.
Oso saio interesgarria izan zen eta harriak eta hauen propietateak ikasi genituen.



     
Astigarragan 

  
Hainbat harri energetiko

Hernaniko saioa

2014/02/06

Euskal Memoria Fundazioaren eskutik, Euskararen kate hautsiak (hizkuntza zapalkuntzaren memoria)



Euskararen oroimen historikoa bildu eta zabaltzeko, euskarak jasan duen zapalkuntza, herritarren lekukotasunak zein euskalgintzaren loratzea jasotzen dituen liburuaren aurkezpena eta mahaingurua.
Izen-ematea:
zilegieskola@aek.org edo 607 59 28 64


2014/01/30

BARRETERAPIA



Datorren astelehenetik aurrera, Zilegi Eskolak Barreterapia ikastaroa eskainiko du Hernanin, Maialen Viaña Zabaleta psikologoaren eskutik.


Zer da barreterapia? 
Bada,umorea, barrea, dibertsioa, asmamena, eta barrea bezalako kontzeptuak barne hartzen dituen terapia berri edo modalitate terapeutiko bat dugu. 
Teknika honek barrea helburu terapeutikoetarako erabiltzen du, baita garapen pertsonalerako ere. Barreterapiaren bitartez, parte-hartzaileak beraien barneko haurrarekin adiskidetzen dira, eta benetako barrea eta bizitzarekiko jarrera positiboa garatzen laguntzen du. Izan ere, norberaz eta norberaren arazoez barre egiten ikastea eta barreaz konpainian disfrutatzea beharrezkoa da konplexurik gabeko bizitza zoriontsu baten onurak eskuratzeko.
Saio hauetan a
lde batetik barreak dituen onura psikologiko, sozial eta fisikoez baliatzeko aukera paregabea izango dugu eta bestetik norberak taldearen laguntzaz, konfiantza, gorputzaren espresioa, autoestimua etab. lantzeko baliabideak izango ditu eskura.

Data eta orduak:

Otsailaren 3an, 10ean, 17an eta 24an 09:30-11:30 edo 14:30-16:30
Otsailaren 6an, 13an, 20an eta 27an 19:00-21:00
Hernaniko Biteri kultur etxean
Prezioa: 20€

Izen-ematea:
zilegieskola@aek.org  edo 607 59 28 64

 

2014/01/23

KRISTALAK ETA ENERGIA SAIOA HERNANIN ETA ASTIGARRAGAN


 Datorren astelehenetik aurrera, KRISTALEK gure gorputzean sortzen dituzten bibrazioak eta efektuak ezagutuko ditugu Enara Goikoetxea hernaniarraren eskutik.
Bi saio eskainiko ditu urtarrilean, bat Hernanin eta bestea Astigarragan.
Saioak dohainik dira, baina izen-ematea ezinbestekoa da bertan parte hartzeko.
Hona hemen datak eta orduak:

HERNANI: urtarrilaren 27an, eguerdiko 14:30etik 16:30era Hernaniko AEKn
ASTIGARRAGA: urtarrilaren 28an, goizeko 09:30etik 11:30era kultur etxean

Informazio gehiago edo izena emateko:
zilegieskola@aek.org
607 59 28 64 (Hernani)
607 61 06 87 (Astigarraga)

2014/01/14

URTARRILEKO EKINTZAK

Urte berri on, Zilegikide!

Aurten ere Zilegi Eskola hitzaldi nahiz ikastaroz josia dator!
Hona hemen urtarrilean izango ditugunak:

LUR DENOK KOOPERATIBAREN ESKUTIK:

Lur Denok kooperatibaren aurkezpena eta taldea osatuz gero, elikagai ekologikoen saskia astero zein bi astero eskatzeko aukera.
Hernanin: urtarrilaren 14an, arratsaldeko 19:00etan Hernaniko AEK euskaltegian.
Astigarragan: urtarrilaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan Astigarragako kultur etxean.
Doako saioa da, baina izen-ematea ezinbestekoa da.



KRISTALOTERAPIA ENERGETIKOA:

Enara Goikoetxearen eskutik Kristaloterapia energetikoaren inguruko saioa izango dugu: Kristal Terapiaren helburu nagusia, Aura eta gorputz ezberdinak garbitu eta orekatzea da.
Saio honetan parte hartu nahi baduzu, bi aukera dituzu:
Hernanin: urtarrilaren 27an, eguerdiko 14:30etik 16:30era Hernaniko AEK euskaltegian.
Astigarragan: urtarrilaren 28an, goizeko 09:30etik 11:30era kultur etxean


ANDONI LUBAKI GERRA ARGAZKILARIA HERNANIN:

Urtarrilaren 28an, arratsaldeko 19:00etan Hernaniko Biteri kultur etxean Andoni Lubaki gerra argazkilaria izango dugu.
Lubaki urretxuarra Birmanian, Saharan, Libian, Iraqen, Sirian... ibilia da bertako hainbat gatazka erretratatzen. Bere azalean bizi izan du lanbide honek dituen arriskuak eta hortaz eta beste hainbat gauzaz arituko da.



Izena emateko: zilegieskola@aek.org edo 607 59 28 64(Hernani)  607 61 06 87 (Astigarraga)