2011/05/31

Mendiko eskia: Chamonix-Zermatt


Ekainaren 7an arratsaldeko 19:30ean Astigarragako kultur etxean mendiko eskiari buruzko diapositiba emaldia egongo da. Chamonix-Zermatt trabesia mendiko eskiekin egin zuen bikote batek euren esperientzia kontatuko du. Emanaldia doakoa izango da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, bidali emaila zilegieskola@aek.org helbidera edo telefonoz deitu 607 610 687
Animatu!!

2011/05/06

Sendabelarrak Hernanin eta Astigarragan



Kaixo Zilegikide:
Datozen asteetan, sendabelarrei buruzko ikastaroak burutuko ditugu Hernanin eta Astigarragan. Maika Cesterren eskutik belar ezberdinen ezaugarriak eta hauekin sor daitezkeen ukendu eta lozioak egingo ditugu. Interesatuak, zilegieskola@aek.org helbidera idatz dezakezue edo 607592864 telefonora deitu. Animatu!