Martxoaren 15ean euskal memoriari buruz arituko gara Astigarragako kultur etxean. Arantxa Eratsun "Euskal Memoria" egitasmoaren kideak, euskaldunon iraganaren inguruan hitzaldi bat eskainiko digu. Bere hitzetan "geure iragana guk geuk bildu eta jasotzen dugu".
Hitzaldi honetan parte hartu nahi duzuenok, Astigarragako kultur etxetik pasa zaitezte. Animatu oso interesgarria da eta!
2011/03/15
Zaborraren kudeaketa
2011/02/22
Inauterietako makillajea

Otsailaren 23an eta martxoaren 2an, inauterietako makillajea landuko dugu Biteri kultur etxean Mariana Benitez makillatzailearen eskutik. Inauteriei begirako makillajeak (efektu bereziak eta fantasia) nola erabili ikusiko dugu.
Interesatuak zilegieskola@aek.org-ra emaila bidali edo 607592864 telefonora deitu. Animatu!
2011/02/15
Makillaje ikastaroa Hernanin

Astigarragan izan ondoren, makillaje zilegi eskola Hernanira dator, Biteri kultur etxera. Martxoaren 3, 10, 17 eta 24an izango da 14:30etik 16:30era.
Norberaren ezaugarriak kontuan hartuz, Mariana Benitez makillatzaile profesionalak, zein makillaje datorkigun ondo aholkatuko digu.
Interesatuak, zilegieskola@aek.org-ra emaila bidal dezakezue edo bestela 607 59 28 64 telefonoan aurkituko gaituzue. Animatu!
2011/01/13
Zilegi eskola: zeramika Hernanin
Amaia Oihaneder zeramistak buztinezko jarroia egiten erakutsiko digu Hernaniko Ziku zulo elkartean.
Datak honakoak izango dira: urtarrilak 18, 20, 25, 27, otsailak 1 eta 3. Ordua: 14:30-16:30
Izena emateko: zilegi eskola@aek.org edo 607592864
Animatu!!!
Datak honakoak izango dira: urtarrilak 18, 20, 25, 27, otsailak 1 eta 3. Ordua: 14:30-16:30
Izena emateko: zilegi eskola@aek.org edo 607592864
Animatu!!!
Subscribe to:
Posts (Atom)