2013/05/15

Baratze bat nahi dizut egin...

Usoa Arinen azken liburua



Maiatzaren 27an, 29an eta ekainaren 3an Zilegi Eskolak Baratzea balkoian ikastaroa eskainiko du Hernaniko Biteri kultur etxean Usoa Arinen eskutik.
Barazkiak edo landare usaintsuak norberak landatu eta zaintzeko aholkuak emango dizkigu Arinek.
Jarraian duzuen loturan Berriak Arini egindako elkarrizketa ikus dezakezue:

http://paperekoa.berria.info/plaza/2013-04-24/036/001/baratzea_etxeko_balkoian.htm

AEK-ko ikasleentzat saioak doakoak izango dira, gainontzekoentzat, 15€
Galduko al duzu?

Defentsa pertsonala (Wing Tsun) Hernanin

Maiatzaren 28an eta ekainaren 4an, eguerdiko 14:30ean Hernaniko polikiroldegian Sengo Eskolako kideek Wing Tsun borroka artearen lehen hastapenak erakutsiko dizkigute. Defentsa pertsonalaren lehen urratsetan murgilduko gara.

Konbaterako 4 oinarri ditu Wing Tsunak:

1-Esku eta hankekin aurreratu behar da
2-Aurkariarekin topatuz gero hari pegatuta gelditu behar da
3-Txokatzen duzuneko indarra zure indarra baino handiagoa bada, utzi indarra pasatzen eta erabili indar berdina erasotzeko
4-Aurkariak distantzia hartu nahi badu, ezin diozu utzi eta jarraitu egin behar diozu ez dadin indarberritu.



4 indar lege ditu Wing Tsunak:

1-Liberatu zaitez zure indar eta gogortasunetik
2-Liberatu zaitez zure aurkariak sortzen duen indarretik
3-Ikasi zure aurkariaren indarra erabiltzen
4-Gehitu zure berezko indarra

Informazio gehiago edo izena emateko:
zilegieskola@aek.org edo deitu 607 59 28 64 telefonora. 
Animatu!!

2013/05/09

Sormena lantzeko teknikak

Apirilean, Alaitz Sasiainek Kataluniako unibertsitatean erabiltzen dituen sormena lantzeko teknikak erakutsi zizkigun Hernaniko Biterikultur etxean.
Bigarren saioan, haiku olerki japoniarrak landuz, norberaren sormena lantzen aritu ginen plastilina zuri zein tinta txinatarrarekin.

Saioak oso interesgarriak izan ziren eta sormenaren mundu zabalean murgilduta, asko ikasi genuen.

Maiatzaren 8an eta 15ean Astigarragan izango da, kultur etxean.




Ariketa hipopresiboak Hernanin

Apirila eta maiatzean zehar Ana Rodriguez hipopresibo ariketak nola egin behar diren irakatsi digu. Erditze ostean, ariketa hauek oso onuragarriak dira baina oso erabilgarriak dira diafragma eta sabela sendotzeko. 
Ederki aritu dira ikasle zein herritarrak saio hauetan.
Mila esker parte hartu duzuenoi eta parte hartzen ari zaretenoi.
Eta nola ez, gai-emaileari, eskerrik asko, Ana!
 

 

2013/05/08

Sendabelarrak

Bukatu dugu Sendabelarretako ikastaroarekin!

Lehenengo saioan zorrientzako tratamendua prestatzen ikasi genuen. Hurrengo egunetan buelta bat eman genuen  Astigarraga ingurutik belarrak ezagutzeko. Azkenik, ezpainetarako balsamoa eta erredurentzako ukendua prestatu genituen. 

Erredurentzako ukendua etxean eduki behar den ukendu horietako bat da. Gainera prestatzea oso erraza da:

Kalendula (Calendula officinalis) lore eskukada bat bildu, Aloe (Aloe vera) zati baten barruko gel guztia eta intsusa (Sambucus nigra) adar baten bigarren azala oliotan beratzen ipini, su txikian. Ordubete pasa ondoren, zapi edo kaferako filtro batzuk erabiliz filtratu. Filtratutakoan, argizaria bota, eta behin urtuta, tarro txikitan sartu. Ukendu horren iraungitze data belarrak jaso eta bi urte ingurukoa da.