2017/02/23

GARAGARDO ARTISAUA

Otsaiheneko kideak izan ditugu Zilegi Eskolan euren garagardo artisaua nola egiten den azaltzeko. Ondoren, hainbat garagardoren dastaketa egin genuen haien azalpenak kontuan hartuz.
Giro paregabea izan genuen!

Hernanin


AEKn izan zen saioa
Astigarragako saioa

Zipotza elkartean

2017/02/01

OTSAILEKO EKINTZAK



HERNANIN:

GARAGARDO TAILERRA:
otsailaren 7an 18:00-20:00 AEKn
Gai-emailea: Otsaihen 
Prezioa: 2€

ERREFUXIATUEN EGOERA EGUN: hitzaldia
otsailaren 22an 18:00-20:00 Biterin 
Gai-emailea: Su Hernandez 


ASTIGARRAGAN:

GARAGARDO TAILERRA:
otsailaren 13an 18:30-20:30 Zipotza elkartean
Gai-emailea: Otsaihen

ERREFUXIATUEN EGOERA EGUN: hitzaldia
otsailaren 21ean 18:30-20:30 Kultur etxean


2017/01/26

Txalapartaren historia Goikoetxea sendiaren eskutik


Goikoetxeatarren jatorria zen Erbetegi-Etxeberri baserriko aztarnak ezagutu genituen lehenengo. Bertan jakin genuen Izetatarrak eta Goikoetxeatarrak urteetan zehar sagardogileak izan zirela gure inguruko beste baserri askotan gertatzen zen bezala. Hiru solairuetan banatuta zegoen baserri honetako tolare berezia (baserria bota aurretik Foru Aldundiari dohaintzan ematea erabaki zuen familiak) eta maitasun handiz Aritzek aztarna haien gainean kontatu zizkigun hainbat istorio ez ditugu sekula ahaztuko (Gorritiren artelan promesak, gure aiton-amonen gaupasa bukaezinak, karrota-barrikak Donostiara eramateko zailtasunak...) Horrela ezagutu genuen txalaparta jotzeko usadioa nondik zetorren eta hobeto ulertu genuen Gipuzkoako bi familei esker (Goikoetxeatarrak eta Zuaznabartarrak) zergatik ez zen gurean txalaparta jotzeko ohitura galdu nahiz eta Frankok debekatu .

Pixkanaka Beltranek urte horietan guztietan Hernanin egin duen lana hobeto baloratzeko beharraz ere ohartu ginen eta nola ez, Artze anaiek egindakoa eta txuleten istorioak ez ditugu ahaztuko.

Txalaparta jotzeko edo zalaparta egiteko aukera ere eskaini zituen eta ttakun eta herrenekin elkarrizketak sortzen saiatu ginen merienda eta hamaiketako goxo askoren artean, mama goxoa edanaz.
Mila esker familia. Ez dugu ahaztuko!












2017/01/24

AUTOMAKILLAJE IKASTAROA

Urtarrilean zehar Zilegi Eskolak hainbat ikastaro eskaini ditu Automakillajearen inguruan.
Mariana Benitez makillatzaile hernaniarrak aholku eta trikimailuak erakutsi dizkigu geure burua apaintzeko. Nork bere ezaugarriak kontuan hartuz, begirada, irribarrea edo argitasuna nabarmentzen ikasi genuen.
Dotore-dotore jarri gintuen! Aupa Mariana!


Astigarragan egindako saioa
















 Hernaniko saioa




2016/12/21

KOBREZ EGINDAKO ESKUMUTURREKO TAILERRAK

Nora Ruiz Zeberio bisitan izan dugu Hernanin eta Astigarragan.
Bitxigilea da Ruiz Zeberio eta brontzea moldatzeko teknikak erakutsi zizkigun.
Brontzea berotu eta zimurrak eta hainbat forma eman genizkion, hoztutakoan mailuarekin eskumuturreko forma har zezan eman genion eta azkenik, barniza erabili genuen azken ukitua emateko.

Eskumuturreko ederrak eraman genituen! A zer artistak!