2017/10/26

ABIAN DA ZILEGI ESKOLA!


Zilegi Eskolak ateak irekiko ditu berriz ere eta ezin hobeto hasiko dugu ikasturtea Mikologia saioarekin!

Perretxiko garaia dela aprobetxatuz, Igor Garmendiak mikologiari buruzko saio teoriko-praktikoa eskainiko digu. Perretxikoak, onddoak ... ikusi, usaindu eta ukitzeko aukera izango dugu. Perretxiko onak eta kaltegarriak bereizten erakutsiko digu eta horiei buruzko hainbat kontu eta bitxikeria ezagutuko ditugu.

 HERNANI:
Azaroaren 6an arratsaldeko 18:15ean AEK euskaltegian (Larramendi 11)

ASTIGARRAGA:
Azaroaren 7an bi saio eskainiko dira, batetik, goizean 09:30ean eta bestetik, arratsaldeko 18:30ean.

Saioak dohainik izango dira!

Izen-ematea edo informazio gehiago:

zilegieskola@aek.eus edo 663 04 33 14



2017/06/22

IKASTURTEARI AGUR ESATEKO MODURIK ONENA!

Zilegi Eskolak ateak itxi dizkio 2016-2017 ikasturteari eta primerako ikastaroak antolatu ditu ekainean zehar. Begira, begira!!

AloƱa Bracerasek gatazkarik gabeko sakelako telefonoen inguruko hitzaldia eskaini zigun





Roberto Garcia AEK-ko ikasleak sukaldaritza ikastaroa eman zuen Hernanin eta hainbat gutizia probatzeko parada izan genuen.





















Eta Iurre Salaberria argazkilariak argazki onak ateratzeko aholku eta trikimailuak eskaini zizkigun.







Eta zuk, zer egin nahi duzu datorren ikasturtean?? Uda on!!

2017/05/11

PLAZA DANTZAK ASTIGARRAGAN ETA HERNANIN


Maiatzean zehar Uxuri Irastorza plaza dantzak ikastaroa eskaintzen ari da bai Astigarragan bai Hernanin.
Talde politak osatu ditugu eta dagoeneko hainbat dantza ikasi ditugu: Polka, Saltarintxo, Esku dantza, Arabako dantza...
Datorren astean beste saio bat izango dugu eta Akelarrea ikasiko dugu.
Hona hemen saioetako hainbat argazki, ederki ibili ginen!





2017/03/17

SAGARDO DASTAKETA EGOITZ ZAPIAINEN ESKUTIK



Zapiain sagardotegiko Egoitz Zapiainek sagardoari buruzko hitzaldia eskaini zigun eta ondoren 6 sagardo dastatzeko parada izan genuen Hernaniko eta Astigarragako AEK euskaltegietan.
Zein sagar mota dauden azaldu zigun. Sagarraren bilketan parte hartzen duten faktoreak zeintzuk diren ikasi genuen. Esaterako, ba al zenekiten ilargiak, tenperaturak eta klimak sagarraren propietateetan eragin zuzena dutela?
Lehengaia zaintzearen garrantzia azpimarratu zigun Zapiainek, izan ere, sagar bilketa egiterako garaian sagarrak egoera onenean egon behar du.
Euskal Herriko eta mundu mailako sagardoaren konpetentziaren inguruko hainbat datu esanguratsu ezagutu genuen.
Primerako saioa eta sagardoa, mundiala!!!




NOLA DAUDE GAUR EGUN ERREFUXIATUAK?


Su Hernandez "Ongi Etorri Errefuxiatuak Gipuzkoa" taldeko kidea dugu eta haren eskutik Greziako Tessaloniky eta Polikastro herrietan dauden errefuxiatuen berri izan genuen.
Hernandez udan Grezian izan zen eta bertako egoera nolakoa zen deskribatu zigun. Kanpamenduetan dauzkaten baliabideak, Europaren ardura, boluntarioen lana...
Saio hunkigarri bezain interesgarria izan zen. Mila esker, Su!

Astigarragako saioa

Elkartearen zapia

Biteri kultur etxean izandako saioa