2018/01/11

LEHEN SOROSPENAK


Lehen sorospenak, istripuaren lekuan ematen diren laguntzak dira, zer edo zer, bakarrik ondo egiten ari garela ziur gaudenean egingo dugula jakinez. Laguntza azkarra izan behar da; sorosleak ez du arriskuan jarriko ez bere burua ezta besteena ere; hiru oinarrizko pausu jarraitu behar dira: babestu (arriskua kontrolatu) istripua areagotu ez dadin; abisatu, horretarako telefono-zenbaki garrantzitsuak eskura eduki; eta laguntza eskaini, lehentasunak aukeratuz.

Aroa Olivenza eta Nerea Yarzabal erizainek zuzendutako saioak izan ziren eta benetan baliagarriak!



FISIOTERAPIA IKASTAROA


Nadia Diezek eta Iera Urretagoienak Fisioterapiaren inguruko saioa eskaini ziguten Hernanin eta Astigarragan.
Bizkarrezurra ardatz hartuta posturarik egokienak zeintzuk diren aholkatu zizkiguten, autoan goazela hainbat argibide eta lesioen inguruko hizketaldian aritu ginen.
Parte hartzaileek galderak eta zalantzak argitzeko aukera ere izan zuten.


Astigarragako saioa

Bizkarrezurra, kontuan hartzekoa

Biteri kultur-etxean

2017/11/16

GARAGARDOA EGITEN IKASTEKO TAILERRA


Otsaihen garagardoa ekoizten duten lau hernaniar izango ditugu gurean hilaren 27an eta 28an. Garagardoa nola egiten den ikasi nahi baduzu, ez galdu aukera eta zatoz Hernaniko AEKra edo Astigarragako Zipotza elkartera!
Garagardoari buruzko hainbat bitxikeria eta argibide izateaz gain, dastaketa egiteko aukera ere izango duzu. Animatu!

HERNANIN:
Azaroaren 27an 18:15ean Hernaniko AEK euskaltegian

ASTIGARRAGAN:
Azaroaren 28an 18:30ean Zipotza elkartean

Dohainik

Izen-ematea: zilegieskola@aek.eus edo 663 04 33 14





MIKOLOGIA SAIOAK HERNANIN ETA ASTIGARRAGAN


Igor Garmendia izan genuen Hernaniko eta Astigarragako AEK euskaltegietan. Onddo eta perretxikoen inguruko saioa eskaini zigun eta hainbat argibide, aholku eta bitxikeria kontatu zigun.
Oso saio atsegina izan zen eta oso parte hartzailea.
Primeran ibili ginen, mila esker Igor eta beste bat arte!




2017/10/26

ABIAN DA ZILEGI ESKOLA!


Zilegi Eskolak ateak irekiko ditu berriz ere eta ezin hobeto hasiko dugu ikasturtea Mikologia saioarekin!

Perretxiko garaia dela aprobetxatuz, Igor Garmendiak mikologiari buruzko saio teoriko-praktikoa eskainiko digu. Perretxikoak, onddoak ... ikusi, usaindu eta ukitzeko aukera izango dugu. Perretxiko onak eta kaltegarriak bereizten erakutsiko digu eta horiei buruzko hainbat kontu eta bitxikeria ezagutuko ditugu.

 HERNANI:
Azaroaren 6an arratsaldeko 18:15ean AEK euskaltegian (Larramendi 11)

ASTIGARRAGA:
Azaroaren 7an bi saio eskainiko dira, batetik, goizean 09:30ean eta bestetik, arratsaldeko 18:30ean.

Saioak dohainik izango dira!

Izen-ematea edo informazio gehiago:

zilegieskola@aek.eus edo 663 04 33 14