2019/02/28

ZER DA ASKATASUNA?


Damian Pedrosa filosofia irakasle ohia da, eta Hernanialdeko AEK-ko ikaslea ere bai. Zilegi Eskolara gonbidatu genuen, askatasuna hizpide, hernaniar eta astigartarrekin hausnarketa egitera.
Askatasunak historian zehar izan dituen definizioez aritu ginen, eta horren inguruko gogoeta interesgarri asko atera ziren.
Eta zuretzat, zer da aske izatea?


Astigarragako saioa

Hernanin

Damian Pedrosa

2018/11/29

ARDO-DASTAKETA: gure esperientzia

Ardo-dastaketan parte hartu zuten hainbat ikaslek euren balorazioa egin dute. Hona hemen:

Oso interesgarria izan zen. Izan ere, gauza desberdinak ikasi genituen. Batetik, zein ardo mota dauden: urtekoa, kriantza, erreserba... Bestetik, dastaketa nola egin behar den: zaporea, usaina...Lehenengo pausoa kopa bat hartzea da eta bertan aukeratutako ardoa botatzea. Bigarrena, usaintzea eta azkenik, dastaketa.

Oso gauza bitxiak gertatzen dira ardoarekin. Adibidez, ardo txuria denborarekin ilundu egiten da , ardo beltza , ordea, argitu.

Euskal Herriko ardoak ezagutu, eta on egin!



2018/11/15

ARDO DASTAKETA


Beste behin ere, Saltzo gure artean izan da eta ardoa nola dastatu behar den erakutsi digu, Hernanin eta Astigarragan. Hainbat ardoren berezitasun, kolore zein zapore identifikatzen ikasi genuen, eta bakoitzaren ezaugarriak zeintzuk diren azaldu zigun. Esentziekin ere ibili ginen jolasean. Zilegi Eskolako partaide hauek dagoeneko dastatzaile profesional bihurtu dira!
Gure eskerrik beroena Saltzori, bere jakinduria gurekin partekatzearren. Bejondeizula!

Esentziak

Hernaniko saioa

Topa!

Saltzo, Hernanin, azalpenak ematen

Astigarragako saioa