2020/11/27
2020/06/16
2020/02/20
BARRETERAPIA
Barrearekin jolasean
Maialen ViaƱa Zabaletaren gidaritzapean Astigarragako zein Hernaniko herritarrek barrearekin jolasteko aukera izan zuten. Nork bere burua gehiago ezagutzeko aukera izan zuen eta konfiantza indartzeko ariketak egin zituzten.
Momentu oso dibertigarriak pasatu genituen, eta zailtasunei aurre egiteko umorea baino hoberik ez dela ikasi ahal izan genuen.

ESKULANAK: POSTALAK
Ohiko postalak aspergarriak izan ohi dira, horregatik, postalak pertsonalizatzeko ikastaroa jaso genuen.
Parte-hartzaileak artista hutsak dira!!
Parte-hartzaileak artista hutsak dira!!
2019/12/05
SAGARDO-DASTAKETA
![]() |
Zapiain, pozik, saria eskuartean duela |
Egoitz Zapiainek III. Sagardo Forumean saria irabazi zuen, eta gurean izan zen sagardo-dastaketa gidatzen. Zorionak, Egoitz!
Dastaketa Hernanin eta Astigarragan izan zen. Hainbat sagardo ekarri zituen eta zaporeak, usainak, koloreak... alderatu genituen. Ohiko sagardoak dastatu genituen (naturala, botilakoa), baita beste era batera botilatutakoak ere (latetan).
Munduko sagardo ekoizpenaren gaineko azalpenak eman zituen: nor gara gu munduan, zein leku hartzen dugun sagardoaren industrian... eta beste ekoizle batzuek egiten dutena ere azaldu zigun. Primeran pasatu genuen!!! Mila esker, Egoitz!
Botila Alemaniakoa eta latak AEBkoak |
Hernaniko arratsaldeko saioa |
![]() |
Zipotza elkartean |
![]() |
Hernaniko goizeko saioa |
Subscribe to:
Posts (Atom)