
2011/06/20
2011/05/31
Mendiko eskia: Chamonix-Zermatt
Ekainaren 7an arratsaldeko 19:30ean Astigarragako kultur etxean mendiko eskiari buruzko diapositiba emaldia egongo da. Chamonix-Zermatt trabesia mendiko eskiekin egin zuen bikote batek euren esperientzia kontatuko du. Emanaldia doakoa izango da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, bidali emaila zilegieskola@aek.org helbidera edo telefonoz deitu 607 610 687
Animatu!!
2011/05/06
Sendabelarrak Hernanin eta Astigarragan

Kaixo Zilegikide:
Datozen asteetan, sendabelarrei buruzko ikastaroak burutuko ditugu Hernanin eta Astigarragan. Maika Cesterren eskutik belar ezberdinen ezaugarriak eta hauekin sor daitezkeen ukendu eta lozioak egingo ditugu. Interesatuak, zilegieskola@aek.org helbidera idatz dezakezue edo 607592864 telefonora deitu. Animatu!
2011/04/05
Baratza balkoian
Maiatzaren 2, 9 eta 16an Astigarragako kultur etxean Uxoa Arinen eskutik balkoian baratza izateko jakin beharreko guztia ikasiko dugu.
Ikastaroa 18:30etik 20:30era izango da eta 15€ko prezioa izango du. Interesatuak 607 610 687 telefono zenbakira deitu edo zilegieskola@aek.org helbidera e-maila idatzi, animatu!
Ikastaroa 18:30etik 20:30era izango da eta 15€ko prezioa izango du. Interesatuak 607 610 687 telefono zenbakira deitu edo zilegieskola@aek.org helbidera e-maila idatzi, animatu!
2011/03/15
Somatizazioa

Astigarragako kultur etxera ikastaro berria dator:
Somatizazioa. Amaia Ayerza fisioterapeutaren eskutik, min fisikoak alderdi psikologikoan duen oinarriaz arituko gara. Ikastaroa martxoaren 16an goizeko 9:30ean izango da. Parte hartu nahi duenak 607 610 687 telefonora dei dezala edo bestela, zilegieskola@aek.org helbidera idatz dezala.
Subscribe to:
Posts (Atom)