2012/12/17

Keinu bidezko komunikazioa haurrekin





Mirari Marfagonek haurrekin keinuen bidez komunikatzeko sistema erakutsi zigun. Keinu bidezko haurrentzako hizkuntzak, zubi lana egiten du haurra jaiotzen denetik hitz egiten ikasten duen arte. Gurasoek hitz erabilienen keinuak ikasten dituzte, eta hitza esaten duten bakoitzean keinuarekin errefortzu bat ematen zaio umeari. Horrela haurrakk ere ikasten ditu, eta gurasoekin komunikatzen hasten da.

Internet ere erabili dezakegu oraindik ikasi ez ditugun hitzen keinua ikasteko.  Berez ez da hizkuntza oso bat, urte gutxi batzuetan erabiliko dugun metodo bat baino.

Etorri ziren ikasle zein herritarrak oso balorazio positiboa egin zuten. Batzuk haurrekin etorri ziren eta jada praktikan jartzen ari direla aipatu zioten gai-emaileari bigarren saioan.

Honi buruz gehiago jakin nahi baduzu:

gipuzkoakeinuka.blogspot.com

2012/12/11

Hernanin Denboraren Bankua


Hernaniko AEKn Denboraren Bankuari buruz aritu ginen hizketan. Gai-emaileak azaldu zigun bezala, denbora bankuen helburu nagusia da gizakiengan harreman solidarioak sustatzea eta bultzatzea.

Elkartruke hauek auzoetan modu antolatu gabean ematen dira, kontua da era antolatua, erabilgarria eta eskuragarri egitea. Pertsona bakoitzaren denborarako eta trebetasunerako espazio antolatua sortzea da helburu.
Kide guztien artean denbora era berdinean banatzea, non elkartrukatzen diren ekintzak ezin diren inola ere izan lan ezkutuak, ordainduak edo merkeak. Garrantzitsua da aipatzea, elkartrukearen balio sinbolikoa DENBORA dela, hain zuen ere, ordua.

Oso interesgarria iruditu zitzaigun!
 

2012/11/28

Zilegi Eskola Astigarragan: Haurrak keinuka


Abenduaren 4an eta 11n Mirari Marfagonek ikastaroa eskainiko digu. Hitz egiten hasi ez diren haurrekin keinu bidezko komunikazioa lantzen erakutsiko digu. Horretarako Babysign edo Cincodeditos sistema azalduko digu.

Ordua: 16:00-17:30
Lekua: Astigarragako kultur etxea
Prezioa: 10€


Parte hartzeko interesa duzuenok 607 59 28 64 telefonora deitu edo zilegieskola@aek.org helbidean zuen datuak eman. Animatu!!




Zilegi Eskola Hernanin eta Astigarragan: Berrerabilpen zentroa eta denbora bankua

Kaixo Zilegikide:

Datorren abenduaren 4an eta 11n Zilegi Eskola berria eskainiko dugu Hernaniko Biteri kultur etxean.
Abenduaren 5ean eta 12an
Goizean: 9:30-11:30
edo
Arratsaldean: 19:00-21:00

Astigarragan ere saioa eskainiko dugu eta abenduaren 5ean eta 12an izango da.
Goizean: 9:30-11:30 Astigarragako kultur etxean
edo
Arratsaldean 19:00-21:00 Ikatza tabernan

Aikari Lizasok Hernanin ireki duten Berrerabilpen zentroari buruz hitz egingo digu eta bertan prestatzen ari diren Denbora Bankua egitasmoa aurkeztuko digu.


Saioa dohainik da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, zilegieskola@aek.org helbidera idatzi edo 607 59 28 64 telefonora deitu.

Animatu!! 

2012/11/21

Ardo dastaketa Hernanin

Hernanin ardoa dastatzen ikasi genuen. Mikel Salbadorrek ardo bakoitzaren ezaugarrien berri eman zuen eta ardo ezberdinen propietateak ikusi genituen. Ardoari buruzko hiztegia ere landu genuen, eta Irekia, gozoa, alaia, almendratua, mingotsa, urtabea, urtetsua, erasoa, belusatua, karamelizatua... hitzek zer esan nahi duten ikasi genuen besteak beste.  
Oso interesgarria izan zen eta ikasle zein herritarrek oso gustura hartu zuten parte.