2015/10/29

2015-2016 ikasturtea ezin hobeto hasiko dugu bertsotan!!


Kaixo, Zilegikide!

Zilegi Eskolak 2015-2016 ikasturteari hasiera emango dio bertsotan.

Baina ez nolanahi, izan ere, hasiera-hasieratik ikusiko dugu bertsolaritzak eskaintzeko duena. Zer da bertsolaritza? oina, errima, puntua, doinua... zer den ikasi ahal izango dugu eta geure bertso propioak sortzeko aukera izango dugu.
Iker Goñi Salaberriaren eskutik bertsolaritzaz disfrutatzen ikasteko aukera izango duzu, animatu!

Bi saio izango dira eta dohainik, hala ere, izena ematea derrigorrezkoa da.
Azaroaren 9an eta 16an goizeko 09:30ean Hernaniko AEKn

Astigarragan, berriz, azaroaren 19an eta 26an arratsaldeko 18:30ean AEK-ren lokal berrian (Nabarra Oñatz kalea)

Informazio gehiago zein izena emateko:
zilegieskola@aek.org
607 59 28 64 (Hernani)
607 61 06 87 (Astigarraga)





2015/05/21

ZEINU-HIZKUNTZA IKASTAROA HERNANIN ETA ASTIGARRAGAN

Datorren astean Zeinu-hizkuntza ikastaroa izango dugu bai Hernanin bai Astigarragan.
Alazne Benitezek zeinu-hizkuntzari buruzko hitzaldia emango digu eta ondoren oinarrizko keinuak erakutsiko dizkigu.
Ikastaroa bi egunekoa eta dohainik izango da.

HERNANIN:
Maiatzaren 25ean eta 26an 18:30ean Biteri kultur etxean

ASTIGARRAGAN:
Maiatzaren 27an eta 28an 19:00etan AEKren lokal berrian (Nabarra Oñatz  kalea)

Izen-ematea edo informazio gehiago:
zilegieskola@aek.org
607 59 28 64 Hernani
607 61 06 87 Astigarraga




Bonboiak eta txokolatezko piruletak Hernanin

Aste honetan ikastaro gozo-gozoa izan dugu Hernaniko AEK euskaltegian. Bonboiak eta txokolatezko piruletak egiten ikasi genuen!




2015/05/12

ZUMBA HERNANIN, HORI GIROA HORI!

Astelehenean Hernaniko AEK-ko hainbat ikaslek Zumba praktikatzeko aukera izan zuten. Ederki egon ziren Eider Alonsok gidatuta.
Biba zuek!!



Bestalde, Hernaniko Mendi-Lore loradenda bisitatzeko aukera izan genuen eta loreen zaintzaren inguruko ikastaroa jaso genuen. Giro ona izan zen eta Oihanak gure galdera guztiei erantzuteko aukera eman zigun.



 



2015/05/05

MAIATZEKO EKINTZAK


Maiatzean Zumba, Bonboiak eta piruletak egiteko tailerra eta zeinu-hizkuntza ikastaroak Hernanin eta Astigarragan!!

ZUMBA:
Astigarragan, maiatzaren 6an goizeko 09:30ean kultur etxean

Hernanin, maiatzaren 11n goizeko 09:15ean kiroldegian

Dohainik!


BONBOIAK ETA PIRULETAK
Hernanin, maiatzaren 19an hiru ordutegi aukeran: 09:15, 14:30 edo 18:30 Hernaniko AEKn

Astigarragan, maiatzaren 20an bi ordutegi aukeran: 09:30 edo 19:00 Zipotza elkartean

AEK-ko ikasleak 3€ eta herritarrak 5€

ZEINU-HIZKUNTZA: hastapena
Hernanin, maiatzaren 25ean eta 26an 18:30ean Biteri kultur etxean

Astigarragan, maiatzaren 27an eta 28an 19:00etan AEKren lokal berrian (Nabarra Oñatz kalean)

Dohainik!!

Informazio gehiago edo izena emateko:
zilegieskola@aek.org
Hernani: 607 59 28 64
Astigarraga: 607 61 06 87