2018/02/22

MARTXOKO EKINTZAK


Baratze bat nahi dizut egin...

Nork bere barazkiak erein eta haietaz gozatzeko oinarrizko ezagutzak jaso genituen Ioritz Goizueta astigartarraren eskutik.
Baratze dotorea balkoian izateko oinarrizko tresnaz aritu zen, nondik hasi, zer hartu kontuan, ongarriak...
Era berean, zein barazki landatu ditzakegun eta noiz den garairik aproposena egiteko.
Barazki eta landareen gaixotasun eta izurrite ohikoenei nola aurre egin ere ikasi genuen.

Ederki ibili ginen! mila esker!




2018/02/12

BARATZEA BALKOIAN IKASTAROA


Otsailean zehar Baratzea balkoian ikastaroa eskainiko du Zilegi Eskolak Hernanin zein Astigarragan.
Ioritz Goizueta astigartarrak baratzea balkoian txukun jartzeko aholkuak emango dizkigu. Landare, hazi, izurrite eta ongarriei buruz arituko da eta saio teoriko-praktikoa eskainiko digu.

Adi datak:

Hernanin: otsailaren 19an goizeko 09:30ean edo arratsaldeko 18:30ean Biteri kultur-etxean.
Astigarragan: otsailaren 20an arratsaldeko 18:30ean eta otsailaren 21ean goizeko 09:30ean Astigarragako AEKn.

Saioa doakoa izango da, baina izena ematea beharrezkoa da.
zilegieskola@aek.eus edo 663 04 33 14




2018/02/08

ESKULANAK: transfer teknika egurrean eta mandala lientzoan


Itziar Salaberria Arregi altzarien zahar-berritze lanetan ibiltzen da Errenteriako Xenpelar aretoan eta gurera etorri da asteotan eskulan tailerra ematera. Egur zati batean argazki baten transferentzia egiten ikasi genuen eta ondoren, mandala marraztu genuen lientzo batean.
Mila esker bisitarengatik, Itziar!
Hona hemen gure parte-hartzaileen artelanak:





Zahar-berrik Facebooken jarritako irudiak:
https://www.facebook.com/photo.php?fbid=2006754549585415&set=pcb.2006754682918735&type=3&theater
 

2018/01/25

ERLEEK EZ OMEN DUTE MONARKIA MAITE...


Apiterapiaren inguruko saioa izan dugu egunotan Hernanin eta Astigarragan. Bertan Pello Zubiriak erleei buruzko informazioa eman zigun: nola bizi diren, erleen dantza, erreginaren eginkizuna, zein propietate on dituzten erleengandik datozen gaiak (propoleoa, erregin jalea, eztia...)

Horretaz gain, erleek apiterapian zein funtzio betetzen duen eta gaitz kroniko zein gaixkotasunen kontrako sendabideetan nola erabiltzen diren.
Pellok berak erlearen eztena sartu zuen bere eskuan demostrazioa egiteko.
Saio bikaina, mila esker Pello eta beste bat arte!