2011/11/15

Elektrizitatea: nola moldatu etxean?


Azaroaren 22an, 29an eta abenduaren 7an Hernaniko AEKn Jon Lizarragak elektrizitatearen inguruko ikastaroa eskainiko digu. Ikastaroa etxean moldatzeko baliagarria izango zaigu: zein bonbila dira egokienak? etxeko fakturak ikustean, ba al dakigu zer ari garen irakurtzen? zein elektrotresna da egokiena nire etxerako?
Horrelako galderarik edo zalantzarik izanez gero, zatoz Hernaniko aek-ra eta parte har ezazu ikastaro honetan!!
Gurekin harremanetan jartzeko: zilegieskola@aek.org edo 607 59 28 64

No comments: