2012/05/14

Lehen Sorospenak Hernanialdeko AEKn

Aste honetan, Lehen Sorospenei buruz aritu gara Hernanialdeko AEKn. Hasteko, ikasle bakoitzak bizi izan dituen istrupuei buruz hitz egin du, gure gai emaileak arretaz entzun ditu eta horrelako kasuetan zer egin dezakegun azaldu digu. Ondoren, bizi konstanteei buruz aritu gara; konortea, arnasketa eta pultsua. Pertsona bat istripu baten ondoren ondo dagoen jakiteko, arnasa ikusi, sentitu eta entzun behar dela azaldu digu.Zirkulazio-sistemaren funtzioari buruz ere hitz egin dugu. Hasteko, zirkulazio-sisteman inmunitate zelulak dauzkagula aipatu du: hormonak. Zentzu horretan, zirkulazioak babes-funtzio bat dauka. Termoerregulazioa, zirkulazio-sistemak duen beste funtzioetariko bat da; gure gorputzeko tenperatura mantentzen laguntzen digu alegia. Azkenik, oxigenoa zeluletara eramaten du. Hezurdura eta gihar-sistemarekin ere zerikusia duten puntu batzuk aipatu ditu: Hezurren funtzioa gorputza eustea dela, mugimendua gure giharrek egiten dutela tendoien bidez, odolean dauzkagun zelulak hezur-muinean sortzen direla, hezurren beste funtzio garrantzitsu bat kaltzioa gordetzea dela... Emakumeek, adibidez, menopausian kaltzioa galtzen dute eta hezurrak ahuldu egiten dira. Istripua izan duena sorosteko momentuan kontutan izan beharreko balorazio irizpideak azaldu dizkigu. Lehenik eta behin, 1. mailako balorazio bat egin beharko genuke; konortea duen begiratu, arnasketa baduen ikusi eta pultsua hartu. Konortea ez badu eta arnasketa aseguratu nahi badugu Segurtasun Alboko Posizioa (S.A.P.) nolakoa den azaldu digu. B.A.S. hizkiak ere kontutan hartzea garrantzitsua da: Babestu, Abisatu eta Sorostu. Hemlich teknika praktikatu behar badugu, modu egokian praktikatzen erakutsi digu eta azkenik Bihotz Biriketako Berpiztea (B.B.B.)modu egokian egiten erakutsi digu.






Parte hartu duten ikasleek eta herritarrek eskatuta, datorren astean aste honetan egindakoaren jarraipena egingo dugu! Beraz, interesgarria iruditu bazaizu, jarri zaitez gurekin kontaktuan.

No comments: