2015/01/08

URTARRILEKO EKINTZAK

Urte berri on, Zilegikide!!

2015ari hasiera emateko, Zilegi Eskolak hainbat saio prestatu ditu zuretzat!!

Urtarrilaren 19an, 26an eta otsailaren 2an Patxi Minerrek gure bizikleta punttu-punttuan jartzen erakutsiko digu. Hitzordua arratsaldeko 18:30ean izango da Hernaniko AEK euskaltegian.

Bestetik,  Zorione Mendez sukaldaritza begetariano eta beganoaren inguruan arituko da Astigarragan eta teoriaz gain, zizka-mizkak, lehen eta bigarren platerak eta azkenburukoak sukaldatuko ditu gurekin batera.
Saioa 3 egunetan izango da: urtarrilaren 14an, 21ean eta 28an goizeko 09:30ean Astigarragako Zipotza elkartean.
Prezioak: AEK-ko ikasleentzat 9€, gainontzekoentzat 15€

Izena emateko edo informazio gehiago: zilegieskola@aek.org edo 607 59 28 64 (Hernani) 607 61 06 87 (Astigarraga)



Miner iazko saioan

No comments: