2015/11/05

HAURREN GARAPENERAKO EGURREZKO JOSTAILUAK


Abenduarekin batera datoz DIDAKMAko gure lagunak Hernani eta Astigarragako AEKra.
  Didakma Haur eta Musika Hezkuntzan Diplomatuak eta Logopedian Masterra duten lagunek osatzen dute eta hezkuntza munduan 10 bat urte lanean egon ondoren haurren jolas eta materialen inguruan dauden hutsuneak beteko dituen euskarazko web-gunea sortzea izan dute helburu. Beti ere jolasa izanik haurren garapenaren oinarria.

Materialak, haurrentzat erakargarriak, koloredunak eta ingurugiroa errespetatzen dutenak izango dira. Jolas manipulatiboak, sinbolikoak, musikalak, sormen, zentzumen, entzumen, motrizitate fina…. garatzen lagunduko dutenak izango dira.

Jostailu horiek ikusi eta probatzeko interesa izanez gero, Hernani edo Astigarragako euskaltegietara etorri besterik ez duzu!

Hernanin:abenduaren 1ean arratsaldeko 18:00etatik 20:30era AEK euskaltegian.
Astigarragan: abenduaren 2an arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara AEKren lokal berrian (Nabarra Oñatz kalea)

Izena emateko: zilegieskola@aek.org
Hernani: 607 59 28 64
Astigarraga: 607 61 06 87




3 comments:

Rober said...


Guk parte hartu genuen saioan eta oso saio interesgarria izan zen. Oso material bereziak ekarri zituzten. Ohituta gaude plastikozko jostailuetara, eta egurrezkoak eta kortxozkoak asko gustatu zitzaizkigun.

Oso ondo pasa genuen jolasten.
Oso ondo esplikatu ziguten Maialen eta Marijok beraien proiektua. Oso gustura egon ginen.

Rober said...
This comment has been removed by the author.
Unknown said...

Aupa, Rober!
Gu ere poz-pozik! Mila esker iruzkina gurekin partekatzeagatik!

Zilegi Eskola