2016/02/18

BENITO LERTXUNDI GUSTUKO DUZU?

Bada, ez ezazu galdu saio hau!!!

Imanol Artolak "Felix" Benito Lertxundiren kantagintzari buruzko tesia egin zuen eta egunotan dabil Astigarragan hitzaldiak ematen.
Garai historikoaren azalpenak, letren zergatia eta abestien esanahiak ezagutzeko aukera eskaini digu.
Benito Lertxundi artista ezagutzeaz gain, Euskal Herriko historia gogoratzeko parada ezinhobea izango dugu.

Garaiz zabiltza, izan ere, martxoaren 9an arratsaldeko 18:30ean Hernaniko Biteri kultur etxean izango da saio zoragarri hau eskaintzen.
Doakoa da gainera eta izena eman besterik ez duzu, animatu!

zilegieskola@aek.eus edo 663 04 33 14




No comments: