2016/01/07

URTE BERRI ON!

Urte berriarekin batera dator Zilegi Eskola ekintzez beteta! Adi!

OGI EKOLOGIKOA EGITEN IKASI

HERNANIN: (bi egun aukeran)
urtarrilaren 12an 18:30-20:30 Biteri kultur etxean
urtarrilaren 25ean 09:30-11:30 Biteri kultur etxean

ASTIGARRAGAN: (bi egun aukeran)
urtarrilaren 26an 09:30-11:30 Zipotza elkartean
urtarrilaren 28an 19.00-21:00 Zipotza elkartean

Prezioa: 3€



BENITO LERTXUNDIREN KANTAGINTZARI BURUZKO SAIOA 

HERNANIN:
urtarrilaren 18an 09:00-11:00 Hernaniko AEKn
Dohainik!


Imanol Artola "Felix" izango da gai-emailea  


INAUTERIETAKO MAKILLAJEA: Fantasia eta efektu bereziak

ASTIGARRAGAN: bi egun aukeran
urtarrilaren 13an 09:30-11:30 Nabarra Oñatz kaleko lokalean
urtarrilaren 14an 19:00-21:00 Nabarra Oñatz kaleko lokalean

HERNANIN: bi egun aukeran
urtarrilaren 19an 09:15-11:15
urtarrilaren 25ean 18:30-20:30

Prezioa: 5€


Izen-ematea: zilegieskola@aek.eus
Astigarraga: 607 61 06 87
Hernani: 607 59 28 64

2015/12/17

SAIOZ BETERIKO HIRUHILEKO BIKAINA! URTARRILEAN ZUEKIN IZANGO GARA BERRIZ, URTE BERRI ON!


Zilegi Eskolak bere ateak itxiko ditu 2016 urtera arte. Saioz beteriko hiruhilekoa izan da eta urtarrilean bueltan izango gara saio berriekin.


Urte berri on!!

Egurrezko jostailuak Astigarragan
Didakmako lagunak Hernanin


TaPuntu-ko lagunak Hernanin internet hizpide

Bertsolaritza saioa Hernanin

Arropa birtziklatzen

2015/12/01

ARROPA BIRZIKLATUZ SANTOMAS EGUNERAKO PRESTATZEN!

Kaixo, Zilegikide!

Aste honetan blogeko protagonistak Hernaniko AEK-ko zero urratseko ikasleak izango dira, izan ere, Zilegi Eskolak antolatutako ikastaro batean parte hartu zuten eta haien esperientzia kontatu nahi izan digute.

Juani Vega, euskaltegiko ikasleak arropa birziklatzen erakutsi zigun eta etxean genituen forro polar zaharrekin Santomas jantzirako txalekoak egiten irakatsi zigun.





Josi eta josi! Begira zeinen dotoreak!




Hauek dira gure ikasleen ahotan entzuten genituenak:
Ona, polita eta merkea!
Irakasle bikaina!
Zein ederrak!
Txaleko polita Santomas egunerako!




Hernaniko AEK-ko eguerdiko taldeak ere txaleko politak egin zituen:




2015/11/05

HAURREN GARAPENERAKO EGURREZKO JOSTAILUAK


Abenduarekin batera datoz DIDAKMAko gure lagunak Hernani eta Astigarragako AEKra.
  Didakma Haur eta Musika Hezkuntzan Diplomatuak eta Logopedian Masterra duten lagunek osatzen dute eta hezkuntza munduan 10 bat urte lanean egon ondoren haurren jolas eta materialen inguruan dauden hutsuneak beteko dituen euskarazko web-gunea sortzea izan dute helburu. Beti ere jolasa izanik haurren garapenaren oinarria.

Materialak, haurrentzat erakargarriak, koloredunak eta ingurugiroa errespetatzen dutenak izango dira. Jolas manipulatiboak, sinbolikoak, musikalak, sormen, zentzumen, entzumen, motrizitate fina…. garatzen lagunduko dutenak izango dira.

Jostailu horiek ikusi eta probatzeko interesa izanez gero, Hernani edo Astigarragako euskaltegietara etorri besterik ez duzu!

Hernanin:abenduaren 1ean arratsaldeko 18:00etatik 20:30era AEK euskaltegian.
Astigarragan: abenduaren 2an arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara AEKren lokal berrian (Nabarra Oñatz kalea)

Izena emateko: zilegieskola@aek.org
Hernani: 607 59 28 64
Astigarraga: 607 61 06 87