2010/02/23

Datozen zilegi eskolak

Berri ugarirekin gatoz gaurkoan ere. Bi atal nagusi ditugu zilegi eskoletan; alde batetik Atez ateko bilketa, eta bestetik Somatizazioa eta zaintzeak duen garrantziaren inguruko saioak.

Atez atekoari dagokionez, azkenaldian guztien ahotan dabilen gaia jorratu nahi dugu gure eskolan, eta bide batez honen inguruko zalantzak argitu parte hartzaileei. Eskolak Julen Lizaso hernaniarraren eskutik etorriko dira Otsailaren 23an 14:30etatik 16:30etara Hernarniko AEK euskaltegian.

Somatizazioaren eta osasunaren inguruko saioak berriz Amaia Ayerzaren fisioterapeutaren eskutik datoz. Zilegi eskolan hainbestetan parte hartu duen emakume honek hainbat eskola eskainiko ditu aurtengoan.

Martxoaren 16an Astigarragako AEK euskaltegian 19:00etatik 21:00etara norbera zaintzearen garrantziaz arituko da, lanerako postura egokiak landu, estresari nola aurre egin, arnasketa egoki egin eta abarri buruz.

Martxoaren 4an 14:30etatik 16:30etara Hernanin arituko da menopausia garaiko aldaketa fisiko eta emozionalen inguruko aholku eta azalpenen inguruan. Hemen argazki batzuk:


Martxoaren 9an 9:30etatik 11:30etara Astigarragan arituko da berriz ere, oraingo honetan ariketa fisikoa egin baino lehen kontuan hartu beharreko luzaketei buruz arituko da.

Egun berean baina 19:00etatik 21:00etara gai berdina jorratuko du baina Hernaniko AEK euskaltegian.

Parte hartu nahi izanez gero, gurekin jarri kontaktuan:
943 55 78 01/943 55 73 54/607592864/607610687 edo zilegieskola@aek.org

2010/01/21

GILTZAK ETA PITXIAK ZINTZILIKATZEKO EGURRA APAINTZEN II

Urte berriarekin berriz ere bueltan gara, eta giltzak eta pitxiak zintzilikatzeko egurrak izan zuen arrakasta ikusita, berriz ere eskaintzea erabaki dugu. Aurrekoan zure ordutegiarekin bat egiten ez bazuen, edo gabonen gertutasunak beldurtzenn bazintuen, hemen duzu zure aukera. Eskolak Itziar Salaberriak emango ditu honako ordutegian:


Urtarrilak 25-26
14:30-16:30
Hernaniko AEK euskaltegian


Izena emateko: 943 55 78 79/943 55 73 54/607592864 telefono zenbakietan, zilegieskola@aek.org helbidean edota Hernani eta Astigarragako euskaltegietan bertan.

2009/11/16

GILTZAK ETA PITXIAK ZINTZILIKATZEKO EGURRA APAINTZEN

Gabonetarako opari originalik ez duzula eta kezkatuta bazaude, Zilegi Eskolak eskaintzen dizun tailer honekin arazo bat gutxiago izango duzu. Itziar Salaberria Arregiren eskutik datorren tailer honetan egurra, papera eta beste pare bat elementurekin opari eder eta merke bat sor dezakezu, eta zure gustora apaindu.


Hernanin bi aukera daude; Azaroaren 16 eta 17an 09:00- 11:00 edo Azaroaren 26 eta 30ean 14:30-16:30.

Astigarragan aldiz, Azaroaren 24ean eta Abenduaren 1ean izango da tailerra, 09:30etik 11:30era.




Izena emateko: 943 55 78 79/943 55 73 54 telefono zenbakietan, zilegieskola@aek.org helbidean edota Hernani eta Astigarragako euskaltegietan bertan

DONOSTIA EZAGUTZEN




Donostiako arkitektura eta bertako eraikinen historiaz pixka bat gehiago jakin nahi baduzu, Azaroaren 21ean aukera paregabea izango duzu. Gure lagun Mikelek harresi, zabalgune eta ingurukoei buruz dakien guztia kontatuko digu, eta bide batez gure jakin mina pixka bat baretu.


Zita esan bezala azaroak 21, larunbatean izango da, goizeko 10:00etan Boulevard-eko ordularian, eta eguraldia lagun izanez gero, aukera paregabea izango da Donostiatik buelta bat eman eta eraikinen jatorri eta historiari buruz apur bat ikasteko.


Izena emateko: 943 55 78 79/943 55 73 54 telefono zenbakietan, zilegieskola@aek.org helbidean edota Hernani eta Astigarragako euskaltegietan bertan.



FIMOA LANTZEN

Aurtengoan ere Zilegi Eskolak Fimoarekin zerikusia duten saioak dakartza. Gure artean ezaguna den Marta Mujikak emango ditu saioak, eta bereziki belarritako, lepoko eta pultserak egiten arituko dira partehartzaileak tailerretan. Ikastaroa bi egunetan banatuko da, Fimoaren lanketak eta ondorengo txukuntze prozesuak horrela eskatzen baitu. Bai Astigarragan eta bai Hernanin egongo dira tailerrak.
Astigarragan Azaroak 16 eta18an izango da honako orduetan;
19:30 - 21:30.
Hernanin Azaroak 19 eta 26an 19:00etatik 21:00etara.

Ikasle eta herritarrak gonbidaturik daude beraz saio hauetan parte hartzera, eta Fimoarekin diseinu liluragarriak egitera.


Izena emateko: 943 55 78 79/943 55 73 54 telefono zenbakietan, zilegieskola@aek.org helbidean edota Hernani eta Astigarragako euskaltegietan bertan.