2010/02/23

Datozen zilegi eskolak

Berri ugarirekin gatoz gaurkoan ere. Bi atal nagusi ditugu zilegi eskoletan; alde batetik Atez ateko bilketa, eta bestetik Somatizazioa eta zaintzeak duen garrantziaren inguruko saioak.

Atez atekoari dagokionez, azkenaldian guztien ahotan dabilen gaia jorratu nahi dugu gure eskolan, eta bide batez honen inguruko zalantzak argitu parte hartzaileei. Eskolak Julen Lizaso hernaniarraren eskutik etorriko dira Otsailaren 23an 14:30etatik 16:30etara Hernarniko AEK euskaltegian.

Somatizazioaren eta osasunaren inguruko saioak berriz Amaia Ayerzaren fisioterapeutaren eskutik datoz. Zilegi eskolan hainbestetan parte hartu duen emakume honek hainbat eskola eskainiko ditu aurtengoan.

Martxoaren 16an Astigarragako AEK euskaltegian 19:00etatik 21:00etara norbera zaintzearen garrantziaz arituko da, lanerako postura egokiak landu, estresari nola aurre egin, arnasketa egoki egin eta abarri buruz.

Martxoaren 4an 14:30etatik 16:30etara Hernanin arituko da menopausia garaiko aldaketa fisiko eta emozionalen inguruko aholku eta azalpenen inguruan. Hemen argazki batzuk:


Martxoaren 9an 9:30etatik 11:30etara Astigarragan arituko da berriz ere, oraingo honetan ariketa fisikoa egin baino lehen kontuan hartu beharreko luzaketei buruz arituko da.

Egun berean baina 19:00etatik 21:00etara gai berdina jorratuko du baina Hernaniko AEK euskaltegian.

Parte hartu nahi izanez gero, gurekin jarri kontaktuan:
943 55 78 01/943 55 73 54/607592864/607610687 edo zilegieskola@aek.org

No comments: