2013/05/09

Ariketa hipopresiboak Hernanin

Apirila eta maiatzean zehar Ana Rodriguez hipopresibo ariketak nola egin behar diren irakatsi digu. Erditze ostean, ariketa hauek oso onuragarriak dira baina oso erabilgarriak dira diafragma eta sabela sendotzeko. 
Ederki aritu dira ikasle zein herritarrak saio hauetan.
Mila esker parte hartu duzuenoi eta parte hartzen ari zaretenoi.
Eta nola ez, gai-emaileari, eskerrik asko, Ana!
 

 

2013/05/08

Sendabelarrak

Bukatu dugu Sendabelarretako ikastaroarekin!

Lehenengo saioan zorrientzako tratamendua prestatzen ikasi genuen. Hurrengo egunetan buelta bat eman genuen  Astigarraga ingurutik belarrak ezagutzeko. Azkenik, ezpainetarako balsamoa eta erredurentzako ukendua prestatu genituen. 

Erredurentzako ukendua etxean eduki behar den ukendu horietako bat da. Gainera prestatzea oso erraza da:

Kalendula (Calendula officinalis) lore eskukada bat bildu, Aloe (Aloe vera) zati baten barruko gel guztia eta intsusa (Sambucus nigra) adar baten bigarren azala oliotan beratzen ipini, su txikian. Ordubete pasa ondoren, zapi edo kaferako filtro batzuk erabiliz filtratu. Filtratutakoan, argizaria bota, eta behin urtuta, tarro txikitan sartu. Ukendu horren iraungitze data belarrak jaso eta bi urte ingurukoa da.





2013/04/24

Euskal dantzak Hernanin


Adi Zilegikide!

Maiatzeko astelehen guztietan (6,13,20 eta 27) Josu Rodriguezek euskal dantzaren oinarrizko pausuak erakutsiko dizkigu Biteri kultur etxean arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Parrandan moldatzeko pausuak ikasiko ditugu. Animatu!
Prezioa: 20€

Izen-ematea: zilegieskola@aek.org edo 607 59 28 64

2013/04/10

DEFENTSA PERTSONALA

Edonolako erasotik ongi ateratzeko trebezia lortzeko balioko digu ikastaro honek. Kirola egiteaz gain, kolpeak ematen eta erasotik alde egiteko gaitasuna erakutsiko digute. Ukondoekin, belaunekin, hankekin... defensa integrala landuko dugu. Lurrean izan arren, bertatik alde egiten erakutsiko digute ere. 


Gorputza landuko dugu eta auto defentsarako teknikak ikasiko ditugu.
Anima zaitez!

HERNANIN:
Maiatzak 28 eta 29, 14:30.
edo
ekainak 5 eta 12, 19:00.

ASTIGARRAGAN:
Maiatzak 21, 16:00 eta maiatzak 22, 16:30.

Prezioa: 10€

Izen-ematea: 
607 592 86 / zilegieskola@aek.org

EUSKAL DANTZAK HERNANIN

Euskal Dantzak euskal kultura eta folklorearen osagai garrantzitsuak dira. Herri, eskualde edo lurralde batetik bestera dantzak aldatu egiten dira, baita esanahia eta dantza egiteko modua ere. Dantza batzuk oso zaharrak dira, baina badaude antzinako dantzen bertsio eraberrituak ere.

Euskal dantzak hain fenomeno aberatsak direnez, zaila da sailkapenen bat egitea.

Dantza tipologiei dagokienez, hiru eratakoak daudela esan genezake; Erromeria edo plazetako dantzak, ezpata dantzak eta festa amaierako dantzak.


 
  


Euskal dantzak interesatzen bazaizkizu animatu eta izena eman!
EGUNAK: Maiatzak 6, 13, 20 eta 27
ORDUA: 19:00-21:00
TOKIA: Biteri Kultur Etxea
Prezioa: 20€