2010/05/05

Berriz gara bueltan!!

Aurreko zilegi eskolek izan zuten arrakasta ikusirik berriz ere lanari ekin diogu. Oraingo honetan 3 eskaintza ditugu, zein baina zein interesgarriagoak.

Aurreko urteetan sendabelarren inguruan eginiko saioak fama bildu du herritar eta ikasleen artean, eta hori dela eta, aurten gai honen inguruko zenbait eskola emango ditugu; Hasteko, Hernaniko AEK euskaltegian 2 egun desberdinetan eskaintzen ditugu saioak, norberaren beharretara moldatze aldera. Sendabelarren zilegi eskolara joan nahi dutenek Astelehen EDO Asteazkenetan egin dezakete, 14:30-16:30 artean. Saioak maiatzeko 4 asteetan emango dira.
GOGORATU: Astelehen EDO Asteazken! 4 astez!

Beste alde batetik, Amaia Ayerza fisioterapeuta eta osteopatak zenbait gai jorratzeko utzi zituen azken aldian, eta hori dela eta Maiatzaren 24ean Astigarragako AEK euskaltegian 19:00etatik 21:00etara Zaintzearen garrantziaren inguruko saioa egongo da.

Azkenik "Errepresioak baditu milaka aurpegi" izenburupean Mikel Arrieta historialariak Euskal Herriko sorgintasunari buruzko saio batzuk emango ditu Astigarragako euskaltegian. Saio hauek 19:30etatik 21:30etara izango dira Maiatzaren 11,13 eta 18an.

Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, Hernani zein Astigarragako euskaltegietara dei dezakezue 607592864 eta 607610687 zenbakietara, edo e-mail bidez zilegieskola@aek.org, hernani@aek.org edo astigarraga@aek.org helbide elektronikoetara.

No comments: