2010/05/31

Sendabelarren saio gehiago!

Kaixo zilegizaleok!
Oraingoan sendabelarrekin zerikusia duten beste bi saiorekin gatoz. Saio hauek Astigarragan izango dira, baina ordutegi ezberdinekin.

1. Arratsaldeetako saioa: 4 egunekoa izango da, maiatzaren 31ean hasi eta ekainak 1, 8 eta 14ean izango dira, 19:00etatik 21:00etara.

2. Goizetako saioa: 2 egunekoa izango da, ekainaren 1 eta 2an hain zuzen ere, 9:30etatik 11:30etara.


Bi saioak Maika Cester-en eskutik etorriko dira, eta saioaren arabera prezioak aldatzen dira, beraz galdetu beldurrik gabe Astigarragako euskaltegian interesa baduzue.

Kontakturako:
astigarraga@aek.org
607610687
943557354

No comments: