2009/11/16

GILTZAK ETA PITXIAK ZINTZILIKATZEKO EGURRA APAINTZEN

Gabonetarako opari originalik ez duzula eta kezkatuta bazaude, Zilegi Eskolak eskaintzen dizun tailer honekin arazo bat gutxiago izango duzu. Itziar Salaberria Arregiren eskutik datorren tailer honetan egurra, papera eta beste pare bat elementurekin opari eder eta merke bat sor dezakezu, eta zure gustora apaindu.


Hernanin bi aukera daude; Azaroaren 16 eta 17an 09:00- 11:00 edo Azaroaren 26 eta 30ean 14:30-16:30.

Astigarragan aldiz, Azaroaren 24ean eta Abenduaren 1ean izango da tailerra, 09:30etik 11:30era.




Izena emateko: 943 55 78 79/943 55 73 54 telefono zenbakietan, zilegieskola@aek.org helbidean edota Hernani eta Astigarragako euskaltegietan bertan

DONOSTIA EZAGUTZEN




Donostiako arkitektura eta bertako eraikinen historiaz pixka bat gehiago jakin nahi baduzu, Azaroaren 21ean aukera paregabea izango duzu. Gure lagun Mikelek harresi, zabalgune eta ingurukoei buruz dakien guztia kontatuko digu, eta bide batez gure jakin mina pixka bat baretu.


Zita esan bezala azaroak 21, larunbatean izango da, goizeko 10:00etan Boulevard-eko ordularian, eta eguraldia lagun izanez gero, aukera paregabea izango da Donostiatik buelta bat eman eta eraikinen jatorri eta historiari buruz apur bat ikasteko.


Izena emateko: 943 55 78 79/943 55 73 54 telefono zenbakietan, zilegieskola@aek.org helbidean edota Hernani eta Astigarragako euskaltegietan bertan.



FIMOA LANTZEN

Aurtengoan ere Zilegi Eskolak Fimoarekin zerikusia duten saioak dakartza. Gure artean ezaguna den Marta Mujikak emango ditu saioak, eta bereziki belarritako, lepoko eta pultserak egiten arituko dira partehartzaileak tailerretan. Ikastaroa bi egunetan banatuko da, Fimoaren lanketak eta ondorengo txukuntze prozesuak horrela eskatzen baitu. Bai Astigarragan eta bai Hernanin egongo dira tailerrak.
Astigarragan Azaroak 16 eta18an izango da honako orduetan;
19:30 - 21:30.
Hernanin Azaroak 19 eta 26an 19:00etatik 21:00etara.

Ikasle eta herritarrak gonbidaturik daude beraz saio hauetan parte hartzera, eta Fimoarekin diseinu liluragarriak egitera.


Izena emateko: 943 55 78 79/943 55 73 54 telefono zenbakietan, zilegieskola@aek.org helbidean edota Hernani eta Astigarragako euskaltegietan bertan.

2009/06/04

SEXUALITATEA

Kotte Susperregi Aizpurua sexologarekin egingo ditugu 4 saio.
Lehen saioan berak planteatutako dinamikak egingo ditugu eta bertan ateratakoarekin eta gure kezkekin hurrengo hiru saioak landuko ditugu; beraz, sexualitateaz arituko gara, baina gai zehatzak lehen saioan planteatuko ditugu denon artean.
Egunak: ekainak 9,11,15 eta 16
Ordutegia: 14:30-16:30
Lekua: Hernaniko AEK euskaltegia

Izena emateko:

943 557 879/943 557 354
zilegieskola@aek.org
www.zilegieskola.blogspot.com

2009/05/19

MIN FISIKO EMOZIONALA (somatizazioa)

Saio honetan hainbat galderen erantzuna topatuko dugu eta ariketa praktikoen bidez gure emozioak hobeto ezagutuko ditugu:
-Zer da somatizazioa?
-Zeintzuk dira sintomak?
-Nola gertatzen da?
-Emozioa-burua-fisikoa eskema
-Izaerak eta posturak
Saioa egun eta ordutegi ezberdinetan egingio dugu. Informazioa eta izen-ematea:
943 557 879/943 557 354
zilegieskola@aek.org
www.zilegieskola.blogspot.com

2009/05/12

ASTEBURUKO BARNETEGIA ARABAR ERRIOXARA

Hurrengo maiatzaren 30 eta 31n, Arabar Errioxara egingo dugu irteera.
Larunbatean abiatuta Biasteri herria ezagutuko dugu, nahi duenak ardo bodega bat bisitatu ahal izango du; eta inguruan dauden trikuharriak ere ikusiko ditugu. Lo Bernedon egingo dugu.
Igandean, Urizaharra herria eta bertako errota bisitatuko ditugu, ToloƱoko balkoian ikusiko dugu eta gero Burandon Gatzagan bazkalduko dugu.
Asteburu osoaren prezioa (joan-etorria, afaria, lo egitea, gosaria eta bazkaria): 20 €

2009/05/11

HAURRENTZAT MASAJEA

Saio honetan, 2 eta 12 hiloabete arteko haurrei masajeak nola eman ikasiko dugu: hankak eta oinak, sabela, bularra, besoak eta eskuak, aurpegia, bizkarra eta luzaketak nola egin ere ikasiko dugu.
Bertan parte hartzeko ez da derrigorrezkoa guraso izatea, ezta adin horretako haurra edukitzea ere. Umeak duenak, bertara eraman dezake masajea berarekin ikasteko, eta besteek praktikatzeko panpinak izango ditugu masajea nola egin praktikatzeko.
3 saio egingo ditugu: maiatzak 13,20 eta 27 goizeko 09:30etik 11:30era
Astigarragako AEK euskaltegian, kultur etxea (Nagusia 48)
943 557 354/943 557 879
zilegieskola@aek.org

2009/04/30

SUKALDARITZA MAKROBIOTIKOA

Saioaren izenak dioen bezala, sukaldean arituko gara elikadura makrobiotikoa ezagutu, prestatu eta dastatzeko. Sukaldeko 5 saioak horrela banatu ditugu:
-Gosariak
-Zopak eta kremak
-Zerealak
-Proteinak
-Postreak
Hernanin: eguerditan (14:30-16:30), maiatzaren 5,12,19,26 eta ekainaren 2an izango dira.
Astigarragan: iluntzetan (19:30-21:30), maiatzaren 7,14,21,28 eta ekainaren 4an izango dira.
Interesik izanez gero gurekin harremanetan jarri:
zilegieskola@aek.org edo 943 557 879/943 557 354
On egin!!

2009/02/25

SENDABELAR IKASTAROA

Ikastaro honetan belar bakoitzaren zatiak (sustraiak, hostoak, loreak, azala, haziak...) noiz eta nola jaso ikasiko dugu, eta baita nola erabili ere (uretan, oliotan, ukendua eginez...).
Bestalde, urte sasoi honetako hainbat belarrekin lozioak, jarabeak eta abar egingo ditugu.
Eta bukatzeko, aloe vera landarearekin lan egingo dugu: aloe krema, ezpainetako balsamoa....eta bestelako produktuak egingo ditugu.

2009/02/03

Gorputzeko minak arinduz

Egungo bizimoduak, estresak, lanak, tentsioek, postura txarrek... eta abar luze batek gure gorputzean eragiten dute: minak, kontrakzioak, tiroiak...sortzen zaizkigu askotan. Saio honetan, izenak dioen bezala, gorputzeko mina hauek arintzeko teknikak eta trukoak landuko ditugu modu praktikoan, norberak bere burua eta ingurukoena zaintzeko. Saioa, otsailaren 12an, ostegunean, izango da 14:30etik 16:30era Hernaniko AEK euskaltegian. Izena emateko :zilegieskola@aeknet.net edo 943 557 879 telefonoan

2009/01/14

Aerobic

2009 urtea hasi dugu ta guk Zilegi Eskolako saio berriak antolatzen jarraitzen dugu.
Hurrengo saioan aerobic egingo dugu, eta sasoi-saoian jarriko gara, euskaraz.
Hernanin:urtarrilak 27, otsailak 3,10 eta 17. Eguerdiko 14:30etik 16:30era. Biteri kultur etxean.
Astigarragan: otsailak 11 eta 25. Goizeko 9:30etik 11:30 era. Kultur etxean.