Jugatx Agirre Zubizarretak zeinu-hizkuntza ikastaroa eskaini digu bai Astigarragan bai Hernanin.
Hasteko, alfabetoa ikusi genuen eta nork bere aurkezpena egin zuen ikasitakoarekin.
Asteko egunek eta hilabeteek zein zeinu zituzten erakutsi zigun eta bukatzeko, Euskaraz bizi nahi dut abestia zeinu-hizkuntzan "abestu" genuen!
Oso saio dinamikoa izan zen eta parte hartzailea! Mila esker guzti-guztioi eta datorren astean gehiago!
Hernaniko Biteri kultur etxean |
Astigarragako AEKn |