2013/04/24
Euskal dantzak Hernanin
Adi Zilegikide!
Maiatzeko astelehen guztietan (6,13,20 eta 27) Josu Rodriguezek euskal dantzaren oinarrizko pausuak erakutsiko dizkigu Biteri kultur etxean arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Parrandan moldatzeko pausuak ikasiko ditugu. Animatu!
Prezioa: 20€
Izen-ematea: zilegieskola@aek.org edo 607 59 28 64
2013/04/10
DEFENTSA PERTSONALA
Edonolako erasotik
ongi ateratzeko trebezia lortzeko balioko digu ikastaro honek. Kirola egiteaz
gain, kolpeak ematen eta erasotik alde egiteko gaitasuna erakutsiko digute. Ukondoekin, belaunekin, hankekin... defensa integrala landuko dugu. Lurrean izan
arren, bertatik alde egiten erakutsiko digute ere.
Anima zaitez!
HERNANIN:
Maiatzak 28 eta 29, 14:30.
edo
ekainak 5 eta 12, 19:00.
ASTIGARRAGAN:
Maiatzak 21, 16:00 eta maiatzak 22, 16:30.
Prezioa: 10€
Izen-ematea:
607 592 86 / zilegieskola@aek.org
EUSKAL DANTZAK HERNANIN
Euskal Dantzak euskal kultura eta folklorearen osagai garrantzitsuak dira. Herri, eskualde edo lurralde batetik bestera dantzak
aldatu egiten dira, baita esanahia eta dantza egiteko modua ere. Dantza batzuk oso zaharrak dira, baina badaude antzinako dantzen bertsio eraberrituak ere.
Euskal dantzak hain fenomeno aberatsak direnez, zaila da sailkapenen
bat egitea.
Dantza tipologiei dagokienez, hiru eratakoak daudela esan genezake; Erromeria edo plazetako dantzak, ezpata dantzak eta festa amaierako dantzak.
Euskal dantzak interesatzen bazaizkizu animatu eta izena eman!
EGUNAK: Maiatzak 6, 13, 20 eta 27
ORDUA: 19:00-21:00
TOKIA: Biteri Kultur Etxea
Prezioa: 20€
SORMENA LANTZEKO TEKNIKAK
Badira
zazpi urte Alaitz Sasian hernaniarra, Bartzelonako arte ederretako
unibertsitatean irakasle dugula. Bi saioko ikastaro honetan,
unibertsitateko ikasleekin sormena lantzeko erabiltzen dituen
metodologiez arituko da. Metodo hauek erabiliz, praktika bat egiteko
aukera izango dugu parte hartzaileak artista bihurtuz.
Haiku japoniarren
irakurketa:
Haikua jatorrian
japonierazko olerki mota bat da. Deskribapen objektiboa egiten dute
haiku idazleek beren lanetan, baina irakurlearengan zirrarak eragitea
izaten da deskribapen horren azken helburua.
“Tinta txina”
eta plastilina zuria erabiliz, olerkia entzuten duten heinean,
ikasleek, burura etortzen zaien marrazkia edo plastilinarekin forma
bat sortuko dute. Poesia bera, 3 aldiz irakurriko da eta aldi
bakoitzean gauza ezberdin bat egin beharko da.
Haiku japoniarrak
sinpleak, motzak eta irudiz betetakoak dira, horregatik, haurrek,
gazteek zein helduek landu ditzakete. Gainera, ariketa hauek eginez,
tentsioa eta kontzentrazioa lantzen da.
Lehenengo saioan,
Alaitzek irakasle izan duen esperientzia azalduko digu, nola topatu
zen metodologia honekin, zertan datzan eta praktikan jarriz zer lortu
nahi den. Azkenik, hainbat ikaslek egindako lanak ikusi ahal izango
ditugu.
Bigarren saioan,
parte hartzaileak artista bihurtuko dira eta metodoa praktikan
jarriko dute.
Datak
eta orduak:
Hernanin:
apirilaren
22an eta 29an 09:15-11:15 edo
14:30-16:30
apirilaren 23an
eta 30ean 19:00-21:00
Astigarragan:
maiatzaren 7an eta
14an 09:30-11:30
maiatzaren 8an eta
15ean 16:30-18:30
Prezioa:13€
Subscribe to:
Posts (Atom)