2016/06/16

Sukaldaritza, plaza dantzak, sendabelarrak eta internet bidez erosi


2015-2016 ikasturtea bukatzear da eta Zilegi Eskolak ere ateak itxiko ditu. Hori izan aurretik ekainean hainbat saiotan parte hartzeko aukera izan dugu. Parte hartu duzuen guztioi, eskerrik beroena, eta parte hartu ez duzuenoi gonbidapena egitea besterik ez zaigu falta 2016-2017 ikasturtean gai-emaile nahiz entzule gure artean egon zaitezten.

Eskerrik asko eta uda on!!



Ekaineko saioak:

Sendabelar ikastaroarekin jarraitu dugu ekainean ere. Ukenduak egiteko aukera, belarrak ezagutu ditugu...








Plaza dantzak  saioa ere izan dugu Hernanin eta Astigarragan.
Uxuri Irastorzak San Joanetan praktikatzeko dantzak eta abestiak erakutsi dizkigu: Esku-dantza, Zazpi Jauzi, Egi eta Polka...
Primeran ibili ginen, eta ez, ez da hain zaila!




Maria Fernandez informatikariak Internet bidezko erosketak nola egin behar diren azaldu zigun. Erosketa seguruak egiteko aholku eta trikimailuak eman zizkigun. Fernandez Hernaniko AEK-ko ikaslea da eta euskaraz ematen zuen lehen hitzaldia zen, aupa Maria, zorionak!!





Eta bukatzeko, Roberto Garcia sukaldariak entsalada epela eta xapo brotxetak egiten erakutsi zigun Hernaniko Landare elkartean.
Zelako itxura e!




Inbidiak jota bazaude, lasai egon, azaroan emango diogu hasiera ikasturte berriari eta gurekin parte hartzeko aukera izango duzu!
Ondo segi eta mila mila esker!!

Zilegi Eskola
zilegieskola@ae.eus
663 04 33 14