HERNANI:
-TupperSex: ekainak 11, 14:30ean eta ekainak 18, 19:00tan Hernaniko AEK euskaltegian.
Prezioa: 5€
ASTIGARRAGA
-TupperSex: ekainak 6, 19:00tan Kultur Etxean.
Prezioa: 5€
-Bizi-Kalitatea hobetzeko aholkuak: ekainak 12, 9:30-11:30 Kultur Etxean.
Prezioa: 5€
-Automakillajea: ekainak 5, 12 eta 19an, 14:30-16:30 Kultur Etxean.
Prezioa: 15€
2012/05/29
2012/05/24
Mintzamena lantzeko barnetegi berezia
NON: Foruko Barnetegian.
MAILAK: 1. 2. eta 3. maila.
IRAUPENA: bi aste.
NOIZ HASI: ekainaren 4an.
NOIZ AMAITU: ekainaren 15ean.
MATRIKULA PREZIOA:
AEKn matrikulatuta dauden ikasleak 320 €
AEKn matrikulatuta ez dauden pertsonak 370 €
IZENA EMATEA:
Ekainaren 1a arte Gernikako AEKn
MAILAK: 1. 2. eta 3. maila.
IRAUPENA: bi aste.
NOIZ HASI: ekainaren 4an.
NOIZ AMAITU: ekainaren 15ean.
MATRIKULA PREZIOA:
AEKn matrikulatuta dauden ikasleak 320 €
AEKn matrikulatuta ez dauden pertsonak 370 €
IZENA EMATEA:
Ekainaren 1a arte Gernikako AEKn
Postura egokiak eta arnasketak
Atzoko Zilegi Eskolan, ikasleek gorputz postura egokiak eta desegokiak aztertu zituzten; Nola eseri behar garen, motxilak eta pisuak nola eraman, lo egiteko posturarik egokiena eta makurtzeko modurik aproposena landu zuten.
Horretaz aparte arnasketari buruz hitz egin zuten:
Arnasketa, sudurretik egin behar dela aipatu zien Amaiak, ez ahotik. Sudurraren zeregina berebizikoa da: airea garbitu, berotu eta behe-arnasketa bideetara igarotzeko egokitzen du. Arnasketa mota ezberdinak aipatu zizkien ere: Goi-arnasketa edo lepauztai-mailakoa, arnasketa ertain edo saihets-artekoa, behe-arnasketa edo abdominala eta arnasketa osoa. Arnasketa egokia eginez gero, okerreko ohiturak zuzendu ditzakegu. Hasieran, egunean hainbat aldiz praktika dezakegu, ohitzen joateko: etxean lanean, oinez goazela... noiznahi egin dezakegu edo. Badira arnaste-ariketa ugari: den-denak lasaitzen laguntzen dutenak eta insomnioari aurre egiteko ere baliatzen direnak, oheratu aurretik praktikatuz gero. Tentsioak eta estresak erasotzen digutenean ere biziki eraginak direla frogatzen dute, efektu lasaigarria eragiten digutelako.
2012/05/23
Lehen Sorospenak
Aste honetan, Lehen Sorospenak Zilegiari jarraipena eman diogu Hernanialdeko AEKn.
Saio honetan, aurrekoan ikasitakoaren errepaso bat egin dugu eta gauza berriak ere ikasi ditugu; Shok ezberdinak nola tratatu (hipobolemikoa, kardiogenikoa, neurologikoa...), odol jarioak daudenean zer egin...
Erredura maila ezberdinak ere ikusi ditugu eta kasu bakoitzean zer gerta daitekeen azaldu digu gai emaileak: "1. mailako erredura" dugula esaten digutenean, epidermisa erre zaigula esan nahi du (eguzkiak sortutako erredura adibidez). 2. mailakoan dermisa ere erretzen da eta baba aterako zaigu (olio beroarekin sortu daitekeena adibidez) eta 3. mailakoan, hipodermisa erre egiten da eta nerbioak ere, azala belztu egiten da.... Beraz, nahiz eta 3. mailakoa erredurarik larriena izan, minik ez digu emango nerbioak erreta baitaude.
Ikasle eta dinamizatzaile guztiak oso gustura sentitu ginen eta orain badakigu istripu bat gertatuz gero nola erreakzionatu behar dugun!
2012/05/17
Euskal memoria Hernanin
"EUSKAL MEMORIA: FRANKISMOA EUSKAL HERRIAN": Gure historia guk geuk kontatuta memoria historikoa berreskuratzeko asmoz, Frankismoari buruz arituko gara Zilegi Eskola honetan.
Maiatzak 28, astelehena, 19:00tan Hernaniko Aekn izango da.
Maiatzak 30, asteazkena, 9:30tan Hernaniko Biteri Kultur etxean.
Interesatzen bazaizu, jarri zaitez gurekin kontaktuan.
Maiatzak 28, astelehena, 19:00tan Hernaniko Aekn izango da.
Maiatzak 30, asteazkena, 9:30tan Hernaniko Biteri Kultur etxean.
Interesatzen bazaizu, jarri zaitez gurekin kontaktuan.
2012/05/15
Mintza Eguna Santurtzin
Aurtengo Mintza Eguna Santurtzin izango da, ekainaren 2an.
Egitaraua: itzela, eta azpimarratzekoa: Gurasolaguni indarra eman nahian, umeak bereziki kontuan hartu dira egitaraua diseinatzerakoan.
500 bazkari txartel jarriko dira salgai. Helduak 20€ eta umeak 10€. Maiatzaren 23an beranduenez jakin behar dugu zenbat joango zareten.
Menua: Oilasko paella,Txahal –masailak txanpiñoi eta patatak parisko erara , postrea, kafea + Erromeria.
Menuak zeliako eta barazkijaleentzat.(aurretik eskatu behar da)-(haurra edo heldua den argi adierazi).
2012/05/14
Datozen Zilegiak
Datozen Zilegiak:
-Bihar, maiatzak 15, 9:00-11:00 1. Sorospenak Hernaniko Biteri Kultur Etxean.
-Maiatzak 16, 9:30-11:30 Euskal memoria Hernaniko Biteri Kultur Etxean.
Animatu eta parte hartu!!
Lehen Sorospenak Hernanialdeko AEKn
Aste honetan, Lehen Sorospenei buruz aritu gara Hernanialdeko AEKn. Hasteko, ikasle bakoitzak bizi izan dituen istrupuei buruz hitz egin du, gure gai emaileak arretaz entzun ditu eta horrelako kasuetan zer egin dezakegun azaldu digu. Ondoren, bizi konstanteei buruz aritu gara; konortea, arnasketa eta pultsua. Pertsona bat istripu baten ondoren ondo dagoen jakiteko, arnasa ikusi, sentitu eta entzun behar dela azaldu digu.Zirkulazio-sistemaren funtzioari buruz ere hitz egin dugu. Hasteko, zirkulazio-sisteman inmunitate zelulak dauzkagula aipatu du: hormonak. Zentzu horretan, zirkulazioak babes-funtzio bat dauka. Termoerregulazioa, zirkulazio-sistemak duen beste funtzioetariko bat da; gure gorputzeko tenperatura mantentzen laguntzen digu alegia. Azkenik, oxigenoa zeluletara eramaten du. Hezurdura eta gihar-sistemarekin ere zerikusia duten puntu batzuk aipatu ditu: Hezurren funtzioa gorputza eustea dela, mugimendua gure giharrek egiten dutela tendoien bidez, odolean dauzkagun zelulak hezur-muinean sortzen direla, hezurren beste funtzio garrantzitsu bat kaltzioa gordetzea dela... Emakumeek, adibidez, menopausian kaltzioa galtzen dute eta hezurrak ahuldu egiten dira. Istripua izan duena sorosteko momentuan kontutan izan beharreko balorazio irizpideak azaldu dizkigu. Lehenik eta behin, 1. mailako balorazio bat egin beharko genuke; konortea duen begiratu, arnasketa baduen ikusi eta pultsua hartu. Konortea ez badu eta arnasketa aseguratu nahi badugu Segurtasun Alboko Posizioa (S.A.P.) nolakoa den azaldu digu. B.A.S. hizkiak ere kontutan hartzea garrantzitsua da: Babestu, Abisatu eta Sorostu. Hemlich teknika praktikatu behar badugu, modu egokian praktikatzen erakutsi digu eta azkenik Bihotz Biriketako Berpiztea (B.B.B.)modu egokian egiten erakutsi digu.
Parte hartu duten ikasleek eta herritarrek eskatuta, datorren astean aste honetan egindakoaren jarraipena egingo dugu! Beraz, interesgarria iruditu bazaizu, jarri zaitez gurekin kontaktuan.
Parte hartu duten ikasleek eta herritarrek eskatuta, datorren astean aste honetan egindakoaren jarraipena egingo dugu! Beraz, interesgarria iruditu bazaizu, jarri zaitez gurekin kontaktuan.
2012/05/08
LEHEN SOROSPENAK
"Lehen sorospenak" Zilegi Eskoletako data zehatzak:
-Maiatzak 14, 9:30-11:30 Astigarragako Kultur Etxean
-Maiatzak 15, 9:00-11:00 Hernaniko Biteri Kultur Etxean
Interesatzen bazaizu jarri zaitez gurekin kontaktuan: 607592864 edo hernani@aek.org / 607610687 edo astigarraga@aek.org
2012/05/03
LEHEN SOROSPENAK
Zer diren, istripuak noiz eta nola bideratu, bihotz biriketako berpiztea, nola hartu pultsua, biktimak arnasketa baduen ikusi... TEORIA ETA PRAKTIKA!! DOAN!!
Hernanin maiatzaren 15ean izango da, 9:00-11:00 Biteri Kultur Etxean.
Astigarragan eguna eta ordua zehazteke.
Interesatzen bazaizu jarri zaitez gurekin kontaktuan:
607592864 edo hernani@aek.org /
607610687 edo astigarraga@aek.org
2012/05/02
Sexualitatea, tantra eta meditazioa
Zer ari da gertatzen gaur egungo gizartean sexualitatearekin? Eskaintzen al digute tantra eta meditazioak beste ikuspegi bat? Galdera hauei eta beste batzuei erantzunak bilatzen saiatuko gara saio honetan.
Maiatzak 3, osteguna Biteri Kultur Etxean 9:00-11:00 EDO ekainaren 11n arratsaldeko 19:00etan.
Elisabeth Olaskoaga sexologak emango du hitzaldia. Interesatzen bazaizu, jarri zaitez gurekin kontaktuan!
PREZIOA: 5 €
IZEN-EMATEA:
607 592 864 /
607 610 687
zilegieskola@aek.org
BAZKARI BEREZIA
Bazkari bat daukagu berbalagun, mintzalagun, hitzkide, mintzakideen artean zozkatzeko. 12 pertsonentzako bazkari bat Zornotzako Uxarte sagardotegian.
Zozketan parte hartzeko egin beharko dena: talde bakoitzak bere berbatalde, mintzataldearen argazki bat bidali beharko du praktikatuaek@gmail.com helbidera.
Argazkiak jasotzeko azken eguna, maiatzaren 13a. Kontuan izan, bazkariak maiatzean izan behar duela.
Subscribe to:
Posts (Atom)