2011/03/15

Somatizazioa


Astigarragako kultur etxera ikastaro berria dator:
Somatizazioa. Amaia Ayerza fisioterapeutaren eskutik, min fisikoak alderdi psikologikoan duen oinarriaz arituko gara. Ikastaroa martxoaren 16an goizeko 9:30ean izango da. Parte hartu nahi duenak 607 610 687 telefonora dei dezala edo bestela, zilegieskola@aek.org helbidera idatz dezala.

Euskal memoria

Martxoaren 15ean euskal memoriari buruz arituko gara Astigarragako kultur etxean. Arantxa Eratsun "Euskal Memoria" egitasmoaren kideak, euskaldunon iraganaren inguruan hitzaldi bat eskainiko digu. Bere hitzetan "geure iragana guk geuk bildu eta jasotzen dugu".
Hitzaldi honetan parte hartu nahi duzuenok, Astigarragako kultur etxetik pasa zaitezte. Animatu oso interesgarria da eta!

Zaborraren kudeaketa


Kaixo Zilegikide!
Martxoaren 21ean zaborra kudeatzeko modu ezberdinez arituko gara Biteri kultur etxean Julen Lizasoren eskutik. Interesatuak zaudetenak pasa zaitezte 21ean arratsaldeko 18:00etan kultur etxetik.