2010/12/02

Zeramika ikataroak Hernanin.

Astigarragako euskaltegian bukatu berri duten zeramika ikastaroa Hernanira helduko da datorren urtarrilean. Datak honakoak izango dira: urtarrilak 18, 20, 25, 27, otsailak 1 eta 3.
Ordua: 14:30-16:30
Prezioa: 36€
Hernanialdeko AEK-k bono sistema eskuragarri du interesatuentzat.
Ikastaroan parte hartzeko nahiz zalantzak argitzeko: zilegieskola@aek.org edo 607 59 28 64.
Animatu eta parte hartu!

2010/11/22

Zeramika ikastaroa





Astigarragako Aekn zeramika ikastaroa burutzen ari gara. Amaia Oihaneder zeramistak buztin gorrizko jarroi bat egiten irakatsi digu. Aurki Hernaniko euskaltegira gerturatuko da bere trikimailuak erakustera. Animatuko al zara?

2010/11/17

KAXAK BIRZIKLATZEN







Astigarragako AEK-n egiten ari garen Zilegi Eskola.

AUTOMAKILLAJEA

Gaur bertan hasiko dugu Zilegi Eskola berria: "automakillajea" du izena, eta bi taldetan egingo dugu:

-Lehenengo taldea: azaroak 17 eta 24; abenduak 1 eta 15.

-Bigarren taldea: azaroak 18 eta 25; abenduak 2 eta 16.

Gai emailea Mariana Benitez makillatzailea izango da. Ikasle bakoitzaren aurpegiko ezaugarriak kontuan hartuz makillatzen irakatsiko digu.

2010/11/16

ABIAN DIRA BERRIRO ZILEGI ESKOLAK!!

Kaixo Zilegikide!
Ikasturte berriarekin batera Zilegi Eskola abian da. Azarotik abendura bitarteko saioak prest daude jada eta zuen parte hartzea ezinbestekoa da, beraz, animatu eta hurbildu Zilegi Eskola mundura!

2010/05/31

Menopausia


Menopausia
ren inguruko gaiak lantzeko izan dugun eskaerari aurre egin asmoz, Ekainaren 15 eta 16ean, gai honen inguruko zilegi eskola izango dugu Hernaniko AEK euskaltegian. Saioak eguerdian izango dira, 14:30 eta 16:30 bitartean.

Izena eman nahi edo zalantzarik izanez gero:
hernani@aek.org
607592864

Sendabelarren saio gehiago!

Kaixo zilegizaleok!
Oraingoan sendabelarrekin zerikusia duten beste bi saiorekin gatoz. Saio hauek Astigarragan izango dira, baina ordutegi ezberdinekin.

1. Arratsaldeetako saioa: 4 egunekoa izango da, maiatzaren 31ean hasi eta ekainak 1, 8 eta 14ean izango dira, 19:00etatik 21:00etara.

2. Goizetako saioa: 2 egunekoa izango da, ekainaren 1 eta 2an hain zuzen ere, 9:30etatik 11:30etara.


Bi saioak Maika Cester-en eskutik etorriko dira, eta saioaren arabera prezioak aldatzen dira, beraz galdetu beldurrik gabe Astigarragako euskaltegian interesa baduzue.

Kontakturako:
astigarraga@aek.org
607610687
943557354

2010/05/05

Berriz gara bueltan!!

Aurreko zilegi eskolek izan zuten arrakasta ikusirik berriz ere lanari ekin diogu. Oraingo honetan 3 eskaintza ditugu, zein baina zein interesgarriagoak.

Aurreko urteetan sendabelarren inguruan eginiko saioak fama bildu du herritar eta ikasleen artean, eta hori dela eta, aurten gai honen inguruko zenbait eskola emango ditugu; Hasteko, Hernaniko AEK euskaltegian 2 egun desberdinetan eskaintzen ditugu saioak, norberaren beharretara moldatze aldera. Sendabelarren zilegi eskolara joan nahi dutenek Astelehen EDO Asteazkenetan egin dezakete, 14:30-16:30 artean. Saioak maiatzeko 4 asteetan emango dira.
GOGORATU: Astelehen EDO Asteazken! 4 astez!

Beste alde batetik, Amaia Ayerza fisioterapeuta eta osteopatak zenbait gai jorratzeko utzi zituen azken aldian, eta hori dela eta Maiatzaren 24ean Astigarragako AEK euskaltegian 19:00etatik 21:00etara Zaintzearen garrantziaren inguruko saioa egongo da.

Azkenik "Errepresioak baditu milaka aurpegi" izenburupean Mikel Arrieta historialariak Euskal Herriko sorgintasunari buruzko saio batzuk emango ditu Astigarragako euskaltegian. Saio hauek 19:30etatik 21:30etara izango dira Maiatzaren 11,13 eta 18an.

Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, Hernani zein Astigarragako euskaltegietara dei dezakezue 607592864 eta 607610687 zenbakietara, edo e-mail bidez zilegieskola@aek.org, hernani@aek.org edo astigarraga@aek.org helbide elektronikoetara.

2010/02/23

Datozen zilegi eskolak

Berri ugarirekin gatoz gaurkoan ere. Bi atal nagusi ditugu zilegi eskoletan; alde batetik Atez ateko bilketa, eta bestetik Somatizazioa eta zaintzeak duen garrantziaren inguruko saioak.

Atez atekoari dagokionez, azkenaldian guztien ahotan dabilen gaia jorratu nahi dugu gure eskolan, eta bide batez honen inguruko zalantzak argitu parte hartzaileei. Eskolak Julen Lizaso hernaniarraren eskutik etorriko dira Otsailaren 23an 14:30etatik 16:30etara Hernarniko AEK euskaltegian.

Somatizazioaren eta osasunaren inguruko saioak berriz Amaia Ayerzaren fisioterapeutaren eskutik datoz. Zilegi eskolan hainbestetan parte hartu duen emakume honek hainbat eskola eskainiko ditu aurtengoan.

Martxoaren 16an Astigarragako AEK euskaltegian 19:00etatik 21:00etara norbera zaintzearen garrantziaz arituko da, lanerako postura egokiak landu, estresari nola aurre egin, arnasketa egoki egin eta abarri buruz.

Martxoaren 4an 14:30etatik 16:30etara Hernanin arituko da menopausia garaiko aldaketa fisiko eta emozionalen inguruko aholku eta azalpenen inguruan. Hemen argazki batzuk:


Martxoaren 9an 9:30etatik 11:30etara Astigarragan arituko da berriz ere, oraingo honetan ariketa fisikoa egin baino lehen kontuan hartu beharreko luzaketei buruz arituko da.

Egun berean baina 19:00etatik 21:00etara gai berdina jorratuko du baina Hernaniko AEK euskaltegian.

Parte hartu nahi izanez gero, gurekin jarri kontaktuan:
943 55 78 01/943 55 73 54/607592864/607610687 edo zilegieskola@aek.org

2010/01/21

GILTZAK ETA PITXIAK ZINTZILIKATZEKO EGURRA APAINTZEN II

Urte berriarekin berriz ere bueltan gara, eta giltzak eta pitxiak zintzilikatzeko egurrak izan zuen arrakasta ikusita, berriz ere eskaintzea erabaki dugu. Aurrekoan zure ordutegiarekin bat egiten ez bazuen, edo gabonen gertutasunak beldurtzenn bazintuen, hemen duzu zure aukera. Eskolak Itziar Salaberriak emango ditu honako ordutegian:


Urtarrilak 25-26
14:30-16:30
Hernaniko AEK euskaltegian


Izena emateko: 943 55 78 79/943 55 73 54/607592864 telefono zenbakietan, zilegieskola@aek.org helbidean edota Hernani eta Astigarragako euskaltegietan bertan.