2019/12/05

SAGARDO-DASTAKETA

Zapiain, pozik, saria eskuartean duela

Egoitz Zapiainek III. Sagardo Forumean saria irabazi zuen, eta gurean izan zen sagardo-dastaketa gidatzen. Zorionak, Egoitz!

Dastaketa Hernanin eta Astigarragan izan zen. Hainbat sagardo ekarri zituen eta zaporeak, usainak, koloreak... alderatu genituen. Ohiko sagardoak dastatu genituen (naturala, botilakoa), baita beste era batera botilatutakoak ere (latetan).

Munduko sagardo ekoizpenaren gaineko azalpenak eman zituen: nor gara gu munduan, zein leku hartzen dugun sagardoaren industrian... eta beste ekoizle batzuek egiten dutena ere azaldu zigun. Primeran pasatu genuen!!! Mila esker, Egoitz!

Botila Alemaniakoa eta latak AEBkoak

Hernaniko arratsaldeko saioa

Zipotza elkartean

Hernaniko goizeko saioa

2019/11/19

SUHILTZAILE-ETXERA BISITA

Zilegi Eskolak hasiera eman dio 2019-2020 ikasturteari eta saio ezin hobea izan da! Donostiako suhiltzaile-etxera bisita egin dugu. Joxik, suhiltzaile ohia, bere etxea izan zena erakutsi digu. Kamioiak ikusi, eta sute baten aurrean ere zer egin dezakegun azaldu digu. Primerako goiz pasa izan da eta asko ikasi dugu. Mila esker, Joxi!



2019/05/28

MEKANIKA-IKASTAROA


Gurpil bat noiz aldatu behar da? Ba al dakizu autoaren gurpila aldatzen? Zenbat olio geratzen zaion autoari? Non dituzu tresnak? Haizetako garbitzaileak nola dituzu? Galdera hauek eta beste hainbat erantzuteko izan zen gurean IƱigo Mota, eta saio teoriko-praktiko ezin hobea eskaini zigun.






SENDABELARRAK

Maika Cester euskaltegiko ikasle ohia sendabelarretan aditua da, eta gurera etorri zen saio interesgarria zein erabilgarria eskaintzera.
Lehenengo egunean, Hernani eta Astigarragan zehar ibili ginen, eta Cesterrek inguruan ditugun loreen, landareen eta belarren ezaugarriak azaldu zizkigun. Hainbat gauzatarako erabilgarriak dira etxe ondoan ditugun belarrak eta, hori dela eta, hartutako batzuekin, bigarren saioan katu mingaina ukendua egin genuen. Azala zaintzeko baliagarria da, eta azalean agertzen zaizkigun gaitzen aurka oso eraginkorra. Saio interegarria nahiz praktikoa izan zen, eta beti bezala, plazer handia Maika gure artean izatea. Eskerrik asko, eta beste bat arte!




2019/02/28

BARRETERAPIA


OHITURA OSASUNGARRIAK

Leire Belloso eta Nerea Yarzabal erizainak gure artean egon ziren orain dela gutxi. Ohitura osasungarriak zeintzuk diren eta nork bere ohiturak hartzeak zein garrantzia duen azaldu ziguten, izan ere, gaixotasun kroniko ugari elikadura kaskarrarekin lot daitezke, hala nola diabetea, obesitatea edo bihotzeko gaitzak.
Saioa oso atsegina izan zen eta hainbat aholku eraman genituen, ondoren, gure eguneroko bizimoduan txertatzeko. Mila esker, bikote!

Nerea Yarzabal, Hernanin

Saio jendetsua izan zen


Leire Belloso




ZER DA ASKATASUNA?


Damian Pedrosa filosofia irakasle ohia da, eta Hernanialdeko AEK-ko ikaslea ere bai. Zilegi Eskolara gonbidatu genuen, askatasuna hizpide, hernaniar eta astigartarrekin hausnarketa egitera.
Askatasunak historian zehar izan dituen definizioez aritu ginen, eta horren inguruko gogoeta interesgarri asko atera ziren.
Eta zuretzat, zer da aske izatea?


Astigarragako saioa

Hernanin

Damian Pedrosa