2013/03/25

Datozen Zilegiak

Kaixo Zilegikide,

Gogoratu apirilean, oporretatik bueltan, metodo hipopresiboa, sormena lantzeko teknikak eta sendabelarrak landuko ditugula beste zilegi batzuen artean.

Astigarragan, adibidez, apirilaren 10ean, 17an eta 24an "Sendabelarrak" Zilegia izango dugu 9:30etik 11:30era Kultur Etxean.


Hernanin, pixaren inkontinentzia gutxitzeko, bizkarreko tentsioak arintzeko, harremen sexualak hobetzeko, gerriaren perimetroa txikitzeko... Metodo hipopresiboa landuko dugu apirilaren 9an, 16an, 23an eta 30ean Biteri Kultur Etxean 14:30etik16:30era Ana Rodriguez gai-emailearekin.

Interesatzen jarri zaitez gurekin kontaktuan!

zilegieskola@aek.org

2013/03/06

Hernaniko apirileko ekintzak

Kaixo, Zilegikide:

Apirilan, Zilegi Eskolak hainbat saio eskainiko ditu Hernanin, adi!

Apirilaren 9an, 16an, 23an eta 30ean eguerdiko 14:30etik 16:30era Teknika Hipopresiboa ikastaroa izango da Biteri kultur etxean. Prezioa: 20€


Sormena lantzeko tailerra ere izango dugu hil honetan. Apirilaren 22an eta 29an 09:15etatik 11:15etara edo 14:30etik 16:30era.
Apirilaren 23an eta 30ean arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara. Prezioa: 10€

Izen-ematea: zilegieskola@aek.org edo deitu 607 59 28 64 telefonora. Animatu!!






Tai Jia Hernanin

Astelehenean, Lander Unanuek Tai Ji ikastaroa eman zuen Biteri kultur etxean. Teknika hau non eta zertarako sortu zen azaldu zigun eta ondoren ariketak egin genituen.
Oso interesgarria izan zen eta ederki pasa genuen ariketak egiten.


Datorren astelehenean saio berria eskainiko digu. Eskerrik asko, Lander!