2013/11/21

ANDONI TOLOSAREN ESKUTIK, EUSKAL KANTAGINTZA BERRIAREN HISTORIA LABURRA


Adi, Zilegikide!

Astelehenetik aurrera, Andoni Tolosak "Morau" euskal kantagintzaren berri emango duen musika, bideo eta testu emanaldia eskainiko du Hernanin eta Astigarragan.

Hona hemen data eta orduak:
Hernanin: azaroaren 25ean goizeko 09:30ean edo arratsaldeko 19:00etan Biteri kultur etxean.
Astigarragan: azaroaren 28an arratsaldeko 19:00etan Astigarragako kultur etxean.
Dohainik!


1961. urtetik hasita, 1990.urtera arte bidaiatuko dugu. Txango honetan parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan:

zilegieskola@aek.org     607 59 28 64 (Hernani)      607 61 06 87 (Astigarraga)



2013/11/19

Bihar, Euskal Herriko historia txanponen bidez

Bihar eta datorren asteazkenean, hilak 20 eta 27, Mikel Legorburuk, historialaria eta numismatikan aditua, txanponak aitzakia hartuta, Euskal Herriko historia kontatuko digu.
Parte hartzeko interesa besterik ez duzu behar! Animatu!!
Saioak, arratsaldeko 19:00etan izango dira Hernaniko Biteri kultur etxean.

Izen-ematea: zilegieskola@aek.org      607 59 28 64     



MENDIKO ORIENTAZIOA: AKOLARA IRTEERA

Aurreko larunbatean, Mendiko Orientazioa ikastaroan parte hartu zuten zilegikideek, saio teorikoan ikasi zutena praktikan jarri zuten Akola mendian. Hotza ez zen oztopo izan goiz pasa ederra izateko! Gora zuek!