Adi, Zilegikide!
Zilegi Eskolak 2014-2015 ikasturteari hasiera eman nahi dio eta Pasta ekologikoa egiteko ikastaroaren bidez izango da.
Izaskun Urbaneta Ocejo eta Ainara Baguer Gónzalez, Txaramela elkarteko kideek pasta ehotzen eta ekoizten dute gertuko produktuekin eta modu jasangarrian, betiere, elikadura subiranotasunaren irizpideei jarraituz.
Barazki, fruta eta belar aromatikoekin egin ohi dute pasta: erremolatxa, kalabazina, azenarioa, espinakak, albahaka eta sagarra, besteak beste.
Inoiz, barazkien ordez, aske dabiltzan oiloen arrautzak ere erabili izan dituzte.
Pasta egiten ikasi nahi baduzu, edota ortu agroekologikoei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, zatoz!
Datak eta orduak:
Hernaniko AEKn:
Azaroaren 24an, astelehena, hiru ordutegi dituzu aukeran:
09:15-11:15 14:30-16:30 18:30-20:30
Astigarragako AEKn:
Azaroaren 25ean, asteartea, goizez izango da saioa
09:30-11:30
Izena emateko edota informazioa jasotzeko:
zilegieskola@aek.org edo 607 59 28 64