2012/12/17

Keinu bidezko komunikazioa haurrekin





Mirari Marfagonek haurrekin keinuen bidez komunikatzeko sistema erakutsi zigun. Keinu bidezko haurrentzako hizkuntzak, zubi lana egiten du haurra jaiotzen denetik hitz egiten ikasten duen arte. Gurasoek hitz erabilienen keinuak ikasten dituzte, eta hitza esaten duten bakoitzean keinuarekin errefortzu bat ematen zaio umeari. Horrela haurrakk ere ikasten ditu, eta gurasoekin komunikatzen hasten da.

Internet ere erabili dezakegu oraindik ikasi ez ditugun hitzen keinua ikasteko.  Berez ez da hizkuntza oso bat, urte gutxi batzuetan erabiliko dugun metodo bat baino.

Etorri ziren ikasle zein herritarrak oso balorazio positiboa egin zuten. Batzuk haurrekin etorri ziren eta jada praktikan jartzen ari direla aipatu zioten gai-emaileari bigarren saioan.

Honi buruz gehiago jakin nahi baduzu:

gipuzkoakeinuka.blogspot.com

2012/12/11

Hernanin Denboraren Bankua


Hernaniko AEKn Denboraren Bankuari buruz aritu ginen hizketan. Gai-emaileak azaldu zigun bezala, denbora bankuen helburu nagusia da gizakiengan harreman solidarioak sustatzea eta bultzatzea.

Elkartruke hauek auzoetan modu antolatu gabean ematen dira, kontua da era antolatua, erabilgarria eta eskuragarri egitea. Pertsona bakoitzaren denborarako eta trebetasunerako espazio antolatua sortzea da helburu.
Kide guztien artean denbora era berdinean banatzea, non elkartrukatzen diren ekintzak ezin diren inola ere izan lan ezkutuak, ordainduak edo merkeak. Garrantzitsua da aipatzea, elkartrukearen balio sinbolikoa DENBORA dela, hain zuen ere, ordua.

Oso interesgarria iruditu zitzaigun!