2013/02/20

Berdintasuna, harremanak eta tratu onak Hernanin

Hernaniko AEK-ko ikasleak herriko hainbat eragilerekin batera, berdintasuna, harremanak eta tratu onen inguruko hitzaldia jaso zuten Edurne Mendizabalen eskutik.
Mendizabalen helburua, tratu onak eta sexu aniztasuna sustazea izan da. Horixe da, hain zuzen ere, indarkeriari eta bereziki emakumeen kontrako indarkeriari eraginkorki aurre egiteko bidea. Nork bere burua onartzen eta maitatzen laguntzea da muina, horrela izango baititugu pertsona zein harreman osasuntsu eta gustagarriak.



Saioak oso dinamikoak eta partehartzaileak izan dira eta oso ondo pasa dugu. Eskerrik asko, Edurne!

Argazkigintza Astigarragan





Atzo argazkigintzako oinarrizko kontzeptu batzuk ikasi genituen Astigarragan. Horien artean Ikuspegi mota landu genuen:

Ikuspegi bat, argazki makinaren kokapenaren eta altueraren menpe dago.

Hiru ikuspegi mota daude:
Pikatua, kontrapikatua eta normala.


PIKATUA: Ikuspegi mota honetan, argazki makina erakutsi nahi den objektuaren gainean jartzen da, eta hau goitik ikusten da.

KONTRAPIKATUA: Ikuspegi mota honetan alderantzizkoa egiten da, hau da, argazki makina erakutsi nahi den objektuaren azpian jartzen da, honen azpiko aldea erakutsiz.

NORMALA: Argazki makinaren angelua lurrarekiko paraleloa da.

Datorren astean kontzeptu gehiago ikasiko ditugu! 


Sukaldaritza Makrobiotikoa Astigarragan

Hasi gara sukaldaritza makrobiotikoarekin Astigarragan, eta oinarrizko kontzeptu batzuk ikasi ditugu:
 
Makrobiotika osasunaren eta biziraupenaren arteko zientzia eta artea da; gizakiaren elikadura, bizimodua eta ingurugiroa beraren erlazio eta interakzioaren bidezko ikerketarekin oinarritzen delarik. Daramagun bizimodua eta jateko hautatzen duguna gure osasunean eta ongizatean bereziki eragingo du. Beraz, makoribiotikak, janeurri eta bizimodu egokiaren garrantzia nabarmentzen du.

Gaur pastelak prestatzen ikasiko dugu.

2013/02/13

SUKALDARITZA MAKROBIOTIKOA ASTIGARRAGAN

SUKALDARITZA MAKROBIOTIKOA ASTIGARRAGAN
Gorka GereƱo sukaldariak Astigarragan sukaldaritza makrobiotikoaren inguruko ikastaroa emango du otsailaren 19an, 20an, 26an eta 27an arratsaldeko 19:00etan Astigarragako Zipotza elkartean. Prezioa 23€koa da eta plazak mugatuak dira, beraz, azkar ibili galdu nahi ez baduzue!!
Izen-ematea: zilegieskola@aek.org edo 607 610 687
Animatu!

HARREMONAK ETA TRATU ONEN ESKOLA HERNANIN

HARREMONAK ETA TRATU ONEN ESKOLA HERNANIN

Zilegi Eskolak ArrEManitz kooperatibarekin elkarlanean Harremonak egitasmoa eta Tratu Onen Eskola aurkeztuko du otsailaren 18an eta 19an arratsaldeko 18:00etan Hernaniko AEKn.
Bere xedea tratu onak eta sexu aniztasuna sustatzea da. Horixe da, hain zuzen ere, indarkeriari eta bereziki emakumeen kontrako indarkeriari eraginkorki aurre egiteko bidea. Nork bere burua onartzen eta maitatzen laguntzea da muina, horrela izango baititugu pertsona zein harreman osasuntsu eta gustagarriak.
Otsailaren 19an eta 21ean beste saio bat izango da goizeko 09:30ean Biteri kultur etxean. Animatu!!
Informazio gehiago edo izena emateko: zilegieskola@aek.org edo 607 59 28 64