Abenduarekin batera datoz DIDAKMAko gure lagunak Hernani eta Astigarragako AEKra.
Didakma Haur eta
Musika Hezkuntzan Diplomatuak eta Logopedian Masterra duten lagunek
osatzen dute eta hezkuntza munduan 10 bat urte lanean egon ondoren
haurren jolas eta materialen inguruan dauden hutsuneak beteko dituen
euskarazko web-gunea sortzea izan dute helburu. Beti ere jolasa izanik
haurren garapenaren oinarria.
Materialak,
haurrentzat erakargarriak, koloredunak eta ingurugiroa errespetatzen
dutenak izango dira. Jolas manipulatiboak, sinbolikoak, musikalak,
sormen, zentzumen, entzumen, motrizitate fina…. garatzen lagunduko
dutenak izango dira.
Jostailu horiek ikusi eta probatzeko interesa izanez gero, Hernani edo Astigarragako euskaltegietara etorri besterik ez duzu!
Hernanin:abenduaren 1ean arratsaldeko 18:00etatik 20:30era AEK euskaltegian.
Astigarragan: abenduaren 2an arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara AEKren lokal berrian (Nabarra OƱatz kalea)
Izena emateko: zilegieskola@aek.org
Hernani: 607 59 28 64
Astigarraga: 607 61 06 87