2013/09/18

2013-2014 IKASTURTEA HASI DA!

Atzo, Maika Cesterren eskutik Sendabelar ikastaroa izan genuen, bi txandatan gainera, goizean eta arratsaldean.
Intsusa ukendua egiten ikasi genuen eta garaian garaiko landare zein belarrei buruz aritu zen Maika.
Hurrengo saioan, eguraldia lagun badugu, mendi buelta egingo dugu eta hainbat belar ezagutuko ditugu.
Oso ondo aritu ginen eta gauza asko ikusi eta ikasteko aukera paregabea izan genuen.




2013/09/17

TXAKOLIN DASTAKETA HERNANIKO AEKn

Irailaren 24an, arratsaldeko 19:00etan Mikel Salbadorrek "Saltzo" txakolina nola dastatzen den erakutsiko digu Hernaniko AEK euskaltegian.
Saioa doakoa izango da eta parte hartzeko izena eman beharko da irailaren 20a baino lehen.
Izen-ematea:
zilegieskola@aek.org edo 607 59 28 64





2013/09/16

SENDABELARRAK HERNANIKO AEK EUSKALTEGIAN

Irailaren 17an eta 19an Sendabelarrak ikastaroa eskainiko du Zilegi Eskolak Hernaniko AEK euskaltegian izango den "Ate irekiak" saioan.
Intsusa ukendua egiten ikasiko dugu, garaian garaiko belarrak ikusiko ditugu eta belar bakoitzak dituen propietateak eta errezetak landuko ditugu.
Doako saio honetan parte hartzeko, ezinbestekoa da izena ematea. Animatu!

Irailaren 17an eta 19an goizeko 11:00etan edo arratsaldeko 18:00etan, zuk aukeratu noiz.

Izen-ematea:
hernani@aek.org
607 59 28 64



2013/09/13

2013-2014 Ikasturte hasiera Sendabelarrak ikastaroarekin!!

Kaixo, Zilegikide:

Ikasturte berriari hasiera emateko, Zilegi Eskolak Sendabelar ikastaroa prestatu du herritar ororentzat.
Maika Cesterrek intsusa ukendua egiten erakutsiko digu eta ondoren, mendi irteera antolatu dugu belarrak ezagutzeko.

Ikastaroa Hernaniko AEKn izango da eta bi txanda prestatu dira:
irailaren 17an eta 19an, goizeko 11:00etan edo arratsaldeko 18.00etan.

Doako saio honetan parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa izango da:

zilegieskola@aek.org edo 607 59 28 64

Animatu!!