2011/11/17

Informatika hitzaldiak Astigarragan


Atzo Arkaitz Sukuntza Alkortak Astigarragan emandako Informatika hitzaldia oso interesgarria izan zen!! Hurrengoa "Babestu zure haurrak interneteko arriskuetatik" izango da. Bertan egon nahi baduzu, jar zaitez gurekin kontaktuan!
607 610 687 edo zilegieskola@aek.org

2011/11/16

Elektrizitate ikastaroa ere Astigarragan



Abenduaren 5ean, 12an eta 19an Jon Lizarraga Astigarragara joango da "Elektrizitatea etxean" ikastaroa ematera.
Informazio gehiago edo izena emateko: 607 610 687 edo zilegieskola@aek.org Animatu!!

2011/11/15

Elektrizitatea: nola moldatu etxean?


Azaroaren 22an, 29an eta abenduaren 7an Hernaniko AEKn Jon Lizarragak elektrizitatearen inguruko ikastaroa eskainiko digu. Ikastaroa etxean moldatzeko baliagarria izango zaigu: zein bonbila dira egokienak? etxeko fakturak ikustean, ba al dakigu zer ari garen irakurtzen? zein elektrotresna da egokiena nire etxerako?
Horrelako galderarik edo zalantzarik izanez gero, zatoz Hernaniko aek-ra eta parte har ezazu ikastaro honetan!!
Gurekin harremanetan jartzeko: zilegieskola@aek.org edo 607 59 28 64

2011/11/10

Internet eta arriskuak Astigarragan


Hernaniz gain, Astigarragan ere izango da Arkaitz Sukuntzak emango duen ikastaroa.
Informazioa gehiago: 607 61 06 87

Zilegi eskola berria: internet eta arriskuak


Zilegi Eskola abian da berriz ere!!
Azaroaren 14an, 28an eta abenduaren 12an Arkaitz Sukuntza Alkortak "Internet eta arriskuak" deituriko ikastaroa emango du Biteri Kultur Etxean (Hernani) arratsaldeko 19:00etan.
Ikastaroak hiru gai jorratuko ditu:
- Segurtasuna informatikan
- Haurrak eta internet
- Sare sozialak

Informazio gehiago edo izena emateko: zilegieskola@aek.org edo 607 59 28 64