Azaroaren 11tik aurrera Igor Irazustak, "Pitu", mendian nola orientatu behar garen erakutsiko digu bi saiotan, bata teorikoa eta bestea praktikoa.
Saio teorikoan, hainbat
kontzeptu teoriko landuko dira:
-Mundu maparen
errepresentazioa (husoa, meridianoak eta paraleloak)
-Maparen eskala,
sinbologia eta altuera kurbak (mapa irakurtzen ikasiko dugu)
-Deklinazio magnetikoak:
koordenadak (graduak, UTM)
-Materiala ezagutu:
iparrorratza, mapa, altimetroa, GPSa...
Bigarren saioan, praktikoa
izango dena, hiru ordutako irteera egingo dugu Akola inguruan. Bertan
maparen orientazioa eta iparrorratzarekin elkarlanean hainbat ariketa
egingo dira. Runbo-azimut norabide bat hartu, posizioa jakin,
erreferentzia ezagunak triangelatu...
HERNANIN: azaroaren
11n, arratsaldeko 19:00etan Biteri kultur etxean eta azaroaren 16an,
goizeko 09:00etan mendi irteera Akola inguruan.
ASTIGARRAGAN:
azaroaren 14an, arratsaldeko 19:00etan Ikatza tabernan eta azaroaren
16an, goizeko 09:00etan mendi irteera Akola inguruan.
SAIOA DOAKOA DA, BAINA IZEN-EMATEA EZINBESTEKOA DA, ANIMATU!
zilegieskola@aek.org 607 59 28 64 / 607 61 06 87