Pello Zubiriak "Erleek ez dute monarkia maite" hitzaldia eman zuen atzo Ikatza tabernan. Oso interesgarria izan zen, benetan! Bere esperientzia ezagutu nahi baduzu, bisitatu ezazu bere web orria: www.izorrategi.org
Paleolitiko garaiko nekazaritza lanetatik hasita, gaur egungo nekazaritza lanetan amaituz, tarteko garai guztietako azalpenak helarazi zizkigun Uxoa Arin gai emaileak. Gaur egun gure balkoian zein barazki mota landa dezakegun azaltzea izan da bere helburua; honekin batera barazki hauek nola eta noiz landatu beharko genituzkeen ere azaldu digu.