2012/04/25

Mendiko eskia

Chamonix-Zermatt eskiekin zeharkatu zuten Elena Ibabek eta Aitor Oiarbidek. Alpeetako bi hiriburu horiek eskiekin zeharkatzea egundoko esperientzia dela diote. Atzoko Zilegi Eskolan, diapositiba emanaldia egin zen Hernaniko Biteri Kultur Etxean. Oso argazki politak ikusteaz aparte, gerturatu ziren ikasleek, gai emaileek bizitako esperientziak entzun ahal izan zituzten.

2012/04/24

MENOPAUSIA





Atzoko saioan, Amaia Ayerzak emakumeok menopausia garaian izan ditzakegun aldaketei buruz hitz egin zigun; sofokoak, gaueko izerdia, insomnioa.... Horiek modurik erosoenean jasan ahal izateko gomendio batzuk eman zizkigun. Kirol mota ezberdinak aipatzeaz aparte, elikadurari buruz hitz egin zigun. Elikagai gomendagarrien artean, fitoestrogenoak ditugu, menopausian eragin onuragarri asko dituzten landare-jatorriko konposatu naturalak, alegia: emakumearen ziklo honetako babes-efektua eragin dezakete, hormonen ondoriozko minbizien prebentzioan -bularrekoan, bereziki-baita gaitz koronarioen prebentzioan ere. Naturan topa daitezkeen fitoestrogeno-mota ugarietatik, sakonen aztertu direnak, inondik ere, isoflabonak dira, sojan eta sojatik eratorritako produktuetan ugari-ugariak.

2012/04/16

Mendiko Eskia

MENDIKO ESKIA

Diapositiba emanaldia izango da, eta mendiko eskiekin egindako Chamonix-Zermat trabesiari buruz hitz egingo da.

Noiz: Apirilak 23
Non:Hernanin, Biteri Kultur Etxean
Gai emaileak: Elena Ibabe eta Aitor Oiarbide