2019/05/28

MEKANIKA-IKASTAROA


Gurpil bat noiz aldatu behar da? Ba al dakizu autoaren gurpila aldatzen? Zenbat olio geratzen zaion autoari? Non dituzu tresnak? Haizetako garbitzaileak nola dituzu? Galdera hauek eta beste hainbat erantzuteko izan zen gurean IƱigo Mota, eta saio teoriko-praktiko ezin hobea eskaini zigun.






SENDABELARRAK

Maika Cester euskaltegiko ikasle ohia sendabelarretan aditua da, eta gurera etorri zen saio interesgarria zein erabilgarria eskaintzera.
Lehenengo egunean, Hernani eta Astigarragan zehar ibili ginen, eta Cesterrek inguruan ditugun loreen, landareen eta belarren ezaugarriak azaldu zizkigun. Hainbat gauzatarako erabilgarriak dira etxe ondoan ditugun belarrak eta, hori dela eta, hartutako batzuekin, bigarren saioan katu mingaina ukendua egin genuen. Azala zaintzeko baliagarria da, eta azalean agertzen zaizkigun gaitzen aurka oso eraginkorra. Saio interegarria nahiz praktikoa izan zen, eta beti bezala, plazer handia Maika gure artean izatea. Eskerrik asko, eta beste bat arte!