2014/02/27

MARTXOAN, KUTSADURA ELEKTROMAGNETIKOARI BURUZKO SAIOA HERNANIN


Adi, Zilegikide!

Martxoaren 19an, arratsaldeko 19:00etan KUTSADURA ELEKTROMAGNETIKOAREN inguruan mintzatuko gara Biteri kultur etxean.

Kutsadura elektromagnetikoa oso azkar ari da hedatzen antena berrien eraginez, izan ere, antenek gero eta indar handiagoa dute.
Badira bestelako jaulkipen iturriak ere (WIFI, WIMAXC...) inolako neurririk gabe hedatzen ari direnak. Hori dela eta, herritarrok gaiaren inguruan ditugun zalantzak argitzeko aukera eskainiko digu J.M. Rivadeneyrak.

Wimaxek, wifi sareek, bluetoothak, radarrek, telefonia antenek, V lan sareek... zein eragin dute gure osasunean?
Nola identifikatzen ditugu emisio hauek gure gorputzean?
Zeri erreparatu behar diogu kutsatuta ote gauden jakiteko?
Zeintzuk dira kutsadura mota honen ondorioak?
Kutsadura mota hau, zein beste kutsadura sistemarekin alderatu daiteke?
Hernanin ba al da arriskurik?

Galdera hauen guztien erantzunak eta bertan planteatu daitezkeenenak ere, martxoaren 19an, arratsaldeko 19:00etan Biteri kultur etxean, animatu!

Izen-ematea: zilegieskola@aek.org edo 607 59 28 64




EUSKAL MEMORIA FUNDAZIOAREN ESKUTIK, EUSKARAREN KATE HAUTSIAK LIBURUAREN AURKEZPENA

Euskal Memoria Fundazioaren kide den Arantxa Eratsunek Euskararen kate hautsiak liburuaren aurkezpena egin zigun Hernanin goizean.
Euskararen oroimen historikoa bildu eta zabaltzeko, euskarak jasan duen zapalkuntza, herritarren lekukotasuna zein euskalgintzaren loratzea jasotzen du liburuak.

Arratsaldean, berriz, Dabid Anaut izan genuen gurean. Anautek liburua idatzi du eta bere esperientzia eta bizipenak kontatu zizkigun.
Saio jendetsua eta benetan interesgarria.


Arantxa Eratsun

Dabid Anaut, liburuaren egilea

Arratsaldeko taldea

2014/02/11

OTSAILEAN BARREZ LEHERTZEN!

Otsailarekin batera hasi gara Hernanin barrez lehertzen Maialen ViaƱa Zabaleta psikologoaren eskutik. Izan ere, Hernanira gerturatu da Barreterapia ikastaroa ematera.
Barrea ez ezik, konfiantza eta lotsa kentzeko ariketak ere erakutsi dizkigu.
Primeran ari gara!
Martxoan, Astigarragan izango da, animatu!



KRISTALOTERAPIA ASTIGARRAGA ETA HERNANIN

Enara Goikoetxeak Kristaloterapiaren inguruko saioa eskaini zigun Astigarragan eta Hernanin.
Hainbat harri ezagutu genituen eta gizakiarengan sortzen duten bibrazio eta efektuak zeintzuk ziren ikusi genuen.
Txakren sistemak ikasi eta harriek hauengan duten efektua eta osagai energetikoak sentitu genituen.
Oso saio interesgarria izan zen eta harriak eta hauen propietateak ikasi genituen.



     
Astigarragan 

  
Hainbat harri energetiko

Hernaniko saioa

2014/02/06

Euskal Memoria Fundazioaren eskutik, Euskararen kate hautsiak (hizkuntza zapalkuntzaren memoria)



Euskararen oroimen historikoa bildu eta zabaltzeko, euskarak jasan duen zapalkuntza, herritarren lekukotasunak zein euskalgintzaren loratzea jasotzen dituen liburuaren aurkezpena eta mahaingurua.
Izen-ematea:
zilegieskola@aek.org edo 607 59 28 64