Datorren astelehenean Hernanin eta ostegunean Astigarragan LUR DENOK KOOPERATIBAK baratze ekologikoaren inguruko hitzaldia eskainiko digu.
Lur Denok SL ner group barruan agertzen den lehen enpresa-ekimena da.
Euskal Herriko baratzeetan elikagai ekologikoak ekoitzi eta banatzera bideratutako jarduera da.
Helburuak:
-Lanpostuak sortzea
-Utzitako lurrak lantzea
-Elikadura ekologikoan oinarritutako kultura sortzea
-Heziketa eskoletan
2011ko abenduan sortutako egitasmoa da, hasieratik 160 pertsonekin eta 21 erakundeekin.
- Abiarazi nahi dituzte gizarteari irekita dauden nekazaritza
ekologiko-proiektuak, betiere produktu ekologikoen ekoizpenerako eta
merkaturatzerako.
- Sinesten dute gizarte orekatu eta integratzaile baten garapenerako behar den eraginkortasunean eta eskuzabaltasunean.
- Ilusioa, parte-hartzea eta bazkide guztien konpromisoa bilatzen dute. Haientzat, kapitala baino ezaguera da garrantzitsuagoa.
HERNANIN: abenduaren 16an, astelehena, arratsaldeko 19:00etan Hernaniko AEK euskaltegian.
ASTIGARRAGAN: abenduaren 19an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan Kultur etxeko areto nagusian.
Saioak dohainik dira!! Animatu!
Izen-ematea: zilesgieskola@aek.org edo 607 59 28 64 (Hernani) 607 61 06 87 (Astigarraga)